Simon Yatesek erakustaldia eman du Dolomitetan
Simon Yatesek erakustaldia eman du Italiako Giroko 15. etapan, eta hirugarren etapa garaipena lortu du aurtengo edizioan. Britainiarrak lidergoa sendotu du, astearteko erlojuaren kontrako saioaren atarian.
Mitchelton-Scott taldeko txirrindulariak erasoa jo du jardunaldiko bosgarren eta azken mendatean, helmugatik 17 kilometrora, eta 41 segundoko aldea atera dio atzetik zetorren bosteko taldeari. Talde horretan sartu dira Miguel Angel Lopez eta Tom Dumoulin, besteak beste.
Chris Froomek denbora galdu du, minutu eta erdi, Yatesekin, atzo Zoncolanen irabazi ostean.
Pello Bilbao bizkaitarra bederatzigarren sartu da helmugan, minutu eta 20 segundora, eta sailkapen nagusian ere bederatzigarren da, bost minutu eta 59 segundora.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon