Froome, aurtengo Giroko behin-behineko zerrendan
Chris Froome (Sky) britainiarra aurtengo Italiako Giroan izena eman duten txirrindularien behin-behineko zerrendan ageri da, 2017ko Espainiako Itzulian eman zuen positiboarengatik balizko zigorra jasotzearen zain dagoen bitartean.
Italiako lasterketa maiatzaren 4an hasiko da Jerusalemen (Israel) eta Erroman bukatuko da hil bereko 27an. Hamalaugarren aldia da Giroa Italiatik at hasiko dena.
Lasterketa hasteko 10 egun falta direnean, antolakuntzak argitara eman du probaren 101. ekitaldian parte hartuko duten txirrindularien listan. Tartean Chris Froome da, nahiz eta arriskua dagoen UCIk zigorra ezartzea joan zen urteko Espainiako Itzulian azaldu zituen salbutamol maila altuengatik.
Froomez gain, honako beste hauek daude behin-behineko zerrenda horretan: Tom Dumoulin (Team Sunweb) herbeheretarra (joan zen ekitaldiko irabazlea), Fabio Aru (UAE Team Emirates) italiarra (2015ean bigarren izandakoa) eta Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) frantziarra.
Bere aldetik, Movistar taldeak ez ditu eramango bere hiru lider nagusietako bakar bat ere ez (ez Nairo Quintana, ez Alejandro Valverde, ezta Mikel Landa ere)
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon