Gaviria jaun eta jabe berriro, esprintean
Fernando Gaviria kolonbiarrak bere laugarren garaipena lortu du Italiako Giroan, 13. Etapako esprintean gailenduta. Guztira, 162 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, Reggio Emilia eta Tortona artean. Tom Dumoulin holandarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
22 urteko kolonbiarrak jaun eta jabe izan da berriro azken metroetan, eta Sam Bennetten eta Jasper Stuyvenen aurretik sartu da helmugan, hiru ordu, 47 minutu eta 45 segundoko denbora eginda. Gaviria lehen aldiz ari da Italiako Giroan parte hartzen.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik. Dumoulinek lider jarraitzen du; bi minutu eta 23 segundoko aldea dauka Nairo Quintanarekin, eta bi minutu eta 38koa Bauke Mollemarekin.
Larunbatean, 14. etapa jokatuko dute, Castellania Fausto Coppiren jaioterritik Oropara, guztira 131 kilometro.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon