Mortiroloko igoerak 'Michele Scarponi' izena hartuko du aurtengo edizioan
Italiako Giroak astearte honetan jakinarazi duenez, Mortiroloko igoerari 'Michele Scarponi' izena jarriko diote aurtengo edizioan, apirilaren 22an hil zen txirrindularia omentzeko. Maiatzaren 23an, 16. etapan, igoko dute txirrindulariek Mortirolo mendatea.
"Giroak ezin dezake ahaztu txapeldun handi bat. 12. parte-hartzea izan behar zuen aurtengoa Scarponik Giroan, eta gure lasterketako ikurretako bat den Mortirolo mendateko igoeran omenduko dugu", jakinarazi dute Italiako proba ospetsuaren antolatzaileek kaleratu berri duten oharraren bidez.
Scarponik 2010.ean lortu zuen bere azken garaipena Giroan, Mortirolon azaldu zuen sasoi onaren eraginez. Hori dela eta, omenaldi berezia eskaini nahi diote 16. etapan, mendate hori igoko duten egunean. Horrez gainera, Michele Scarponi omentzeko ekitaldi bereziak egingo dituzte hainbat etapatan.
Scarponiren taldeak, Astanak, zortzi txirrindulariz osatutako taldea eramango du Girora, ez baitu Scarponi beste taldekide batekin ordezkatuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon