Pirazzik Bardianiren hirugarrena lortu du
Stefano Pirazzik (Bardiani-CSF) Italiako Giroaren 17. etapa irabazi du, Sarnonico eta Vittorio Veneto artean (208 kilometro). Azken kilometroan erasoa jo du, eta atzean utzi ditu ihesaldiko beste lau kideak. Nairo Quintanak (Movistar) maglia rosa mantendu du.
Pirazziren lehenengo garaipena da profesionaletan, eta bere taldearen hirugarrena Giroko edizio honetan. Talde gonbidatua da Bardiani. Garaipena keinu itsusi batekin ospatu du italiarrak. Esan duenez, azken urteetako kritiken ondorioz pilatutako tentsioa askatu behar izan du helmugan.
Pirazzik atzean utzi zituen Matteo Montaguti (Ag2r), Thomas de Gendt (Omega Pharma-Quick Step), Tim Wellens (Lotto-Belisol) eta Jay McCarthy (Tinkoff-Saxo), Muro di Ca'del Poggion (4.) gora sortutako taldea. 25 txirrindularik osasutako ihesaldiko gogorrenak izan ziren. Igor Anton (Movistar) ihesaldi horretan zegoen.
15 minutu eta erdi beranduago heldu zen tropela. Sailkapen orokorrean ez da aldaketarik egon, eta Quintanak jarraitzen du lider.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon