Nibali, Di Lucari buruz: 'Amorrua eta etsipen handia sentiarazi dit'
"Eta orain, zer?". Hori izan da Vincenzo Nibaliren erreakzioa Danilo di Lucaren positiboaren berri izan duenean. Giroko liderrak ezin zuen albistea sinestu, eta etsipena eta amorrua sentitu ditu, Di Luca laguna baitzuen Liquigasen taldekide izan stean 2006 eta 2007 urteetan. 2007ko Giroa irabazi zuen taldeak.
"Giroa galdu banu bezala da", esan zion Nibalik La Gazzetta dello Sport egunkariari hotelean. "Erabateko etsipena sentitzen dut, mugarik gabekoa. Tristurak jota nago, baina ez dut amore ematen. Orain, nola esango diogu jendeari txirrindularitza kirol garbia dela? Gauza da, orain, kirol hau garbi dago, ondo dago orain".
Nibalik Di Luca eta bere arteko ezberdintasunak azpimarratu ditu: "Di Luca eta nire artean ezberdintasun etiko eta moral handia dago, printzipio ezberdinak ditugu. Balioak ikasi egiten dira, etxean hasten dira eta hezkuntzari lotuta daude".
"Hala ere, gertatutakoak ez dit Giro eder hau izorratuko. Eta ez dut liderra naizelako esaten. Galdetu iezaiozu sailkapeneko azkenari eta horrek ere gauza bera esango dizu. Taldeak txalo handia merezi du egiten ari den lanagatik. Hau benetako kirola da, sinesgarria", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon