Beñat Intxaustik garaipen handia eskuratu du
Beñat Intxausti (Movistar) bizkaitarrak irabazi du Italiako Giroaren 16. etapa (238 kilometro, Valloire eta Ivrea artean). Vincenzo Nibali (Astana) italiarrak, bestalde, lidergoari eutsi dio.
Intxaustik Estoniako Tanel Kangert (Astana) eta Poloniako Przemyslaw Niemiec (Lampre) gainditu ditu azken metroetan, 5h.52.48ko denborarekin. Faboritoen multzoa 14 segundora helmugaratu da.
7. etapan liderraren elastikoa jantzi zuen Intxaustik, eta gaur ere protagonista izan da Italiako proban. Helmugarako kilometro gutxiren faltan, tropela atzean utzi du, Kangertekin eta Niemiecekin batera, eta esprintean bera izan da nagusi.
Jardunaldiko ihesaldia 22 txirrindularik osatu dute, Euskaltel-Euskadiko Gorka Verdugo tartean. Azken kilometroetan, Samuel Sanchezek ere protagonismoa izan du. Euskalteleko asturiarra tropela atzean uzten saiatu da, baina ez du lortu.
Sailkapen nagusian, Vincenzo Nibalik jarraitzen du lidergoan, Evansen eta Uranen aurretik. Australiarra 1:26ra dago, eta kolonbiarra 2:46ra. Intxausti bederatzigarren postuan dago, 5:47ra.
Asteazkenean 17. etapa jokatuko da. Jardunaldiak 2013 kilometro izando ditu, Caravaggio eta Vicenza artean, eta esprinterrentzako egokia izango da.
16. etapa:
1 Beñat INTXAUSTI ELORRIAGA EUS MOV 5:52:48
2 Tanel KANGERT EST AST 0
3 Przemyslaw NIEMIEC POL LAM 0
4 Ramunas NAVARDAUSKAS LTU GRS 14
5 Cadel EVANS AUS BMC 14
6 Franco PELLIZOTTI ITA AND 14
7 Michele SCARPONI ITA LAM 14
8 Rafal MAJKA POL TST 14
9 Jose HERRADA LOPEZ ESP MOV 14
10 Carlos Alberto BETANCUR GOMEZ COL ALM 14
Sailkapen nagusia:
1 Vincenzo NIBALI ITA AST 67:55:36
2 Cadel EVANS AUS BMC +1:26
3 Rigoberto URAN URAN COL SKY +2:46
4 Michele SCARPONI ITA LAM +3:53
5 Przemyslaw NIEMIEC POL LAM +4:13
6 Mauro SANTAMBROGIO ITA VIN +4:57
7 Carlos Alberto BETANCUR GOMEZ COL ALM +5:15
8 Rafal MAJKA POL TST +5:20
9 Benat INTXAUSTI ELORRIAGA EUS MOV +5:47
10 Domenico POZZOVIVO ITA ALM +7:34
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.