Cavendish, jaun eta jabe azken metroetan
Mark Cavendishek (Omega Pharma) irabazi du esprintean Giroaren seigarren etapa (169 kilometro, Mola Di Bari eta Margherita Di Savoia artean). Luca Paolini (Katusha) italiarrak, bestalde, lidergoan jarraitzen du.
Britainiarraren bigarren garaipena da aurtengo Giroan, Napolin korritutako aurreneko etapan bera nagusitu baitzen. Gaur jaun eta jabe izan da azken metroetan, eta Elia Viviani (Cannondale) eta Matthew Goss (Orica-GreenEdge) gainditu ditu.
Sailkapen nagusian, elastiko arrosari eutsi dio Paolinik. Bigarren Rigoberto Uran dago, 17 segundora, eta hirugarren Movistarreko Beñat Intxausti bizkaitarra, 27ra.
Ostiralean zazpigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 162 kilometro izango ditu San Salvo eta Pescara artean, eta azken 40 kilometroetan lau mendate igo beharko dituzte txirrindulariek. Tropel txiki bat heldu daiteke helmugara.
6. etapako sailkapena:
1. Mark Cavendish (Omega Pharma-Quick Step) 3:56:03
2. Elia Viviani (Cannondale) d.b.
3. Matthew Goss (Orica-GreenEdge) d.b.
4. Nacer Bouhanni FDJ) d.b.
5. Mattia Gavazzi (Androni-Venezuela) d.b.
6. Manuel Belletti (Ag2r La Mondiale) d.b.
7. Davide Appollinio (Ag2r La Mondiale) d.b.
8. Giacomo Nizzolo (RadioShack-Leopard) d.b.
9. Matti Beschel (Saxo-Tinkoff) d.b.
10. Roberto Ferrari (Lampre-Merida) d.b.
Sailkapen nagusia:
1 Luca PAOLINI ITA KAT 23:52:42
2 Rigoberto URAN URAN COL SKY 17
3 Beñat INTXAUSTI ELORRIAGA EUS MOV 26
4 Vincenzo NIBALI ITA AST 31
5 Ryder HESJEDAL CAN GRS 34
6 Bradley WIGGINS GBR SKY 34
7 Giampaolo CARUSO ITA KAT 36
8 Sergio Luis HENAO MONTOYA COL SKY 37
9 Mauro SANTAMBROGIO ITA VIN 39
10 Cadel EVANS AUS BMC 42
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon