Giroak zaleen 200 'txio'z estaliko du Montasiora igoera
Aurten Giroak estreinekoz igoko du Altopianoko Montasiora eta ekintza berezia antolatu du lehen igoera horren inguruan: igoerako azken 2 kilometroak zaleek euren txirrindulari gogokoenei bidalitako 200 txioz eztaliko dituzte.
Horretarako, antolatzaileek #montasiostage hashtaga jarri zuen martxan duela aste batzuk zaleen txioak jasotzeko. Mezuak bidaltzeko epea apirilaren 1ean itxi zuten eta milaka mezu jaso dituzte. Antolatzaileek beraiek, Alpeetako Elkarteak eta Babes Zibilak 200 aukeratu dituzte, italieraz zein ingelesez idatzitakoak.
200 txio horien artean 2013ko Giroan parte hartzen duten 23 taldeek ere eurena idatzi dute, talde bakoitzak bat, eta beste bat Montasio dagoen lurraldeko gobernuari ere utzi diote. Mezu guztiak margo arrosaz idatziko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon