Samuel Sanchez: 'Girora sasoi onenean iritsiko naiz'
Giro hastear da. Larunbat honetan emango zaio hasiera Napolin, eta maiatzaren 26an bukatuko da, Brescian. Euskaltel-Euskadiko taldeburua Samuel Sanchez izango da, eta abiatu aurretik hedabideen aurrean mintzatu da asturiarra.
"Girora sasoi onenean iritsiko naiz eta izango dudan helbururik errazena etapa bat irabaztea izango da. Polita izango litzakete hori lortzea, Tourrean eta Vueltan eskuratu eta gero. Nire ezaugarrietara gehien egokitzen diren etapak proba erabakiko dituztenak dira, eta horietan maila ematen badut, sailkapenean ondo kokatuta egongo naiz", esan du.
Podiumera igotzeko gai hamar bat gizon ikusten ditut, baina Nibaliren eta Wigginsen postuak ia ziurtatuta daude. Beste postua garestia egongo da. Podiuma? Lortu ahal dut, ezinezkoa ez da", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon