Katusha taldearen parte-hartzea baieztatu du antolakuntzak
Katusha taldeak aurtengo Italiako Giroan parte hartuko duela baieztatu du probako antolakuntzak. Guztira, 23 talde arituko dira maiatzaren 4an, Napolin, hasiko den lasterketan.
Urtarrilaren 8an Giroak eskainitako zerrendan sartuta zegoen Katusha, baina UCIk ProTour lizentzia kendu zion talde errusiarrari, eta proba "handietatik" at geratu zen.
Taldeak erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen TASen eta, azken honek arrazoia eman eta gero, baimena itzuli zion UCIk otsailean.
Taldeak honakoak dira: AG2R (FRA), Androni Giocattoli (VEN), Astana (KAZ), Bardiani Valvole-CSF Inox (ITA), Blanco (HOL), BMC (USA), Cannondale (ITA), Colombia (COL), Euskaltel-Euskadi (EUS), FDJ (FRA), Garmin-Sharp (USA), Katusha (RUS), Lampre-Merida (ITA), Lotto Belisol (BEL), Movistar Team (ESP), Omega Pharma-Quick Step (BEL), Orica - GreenEdge (AUS), RadioShack Leopard (LUX), Sky (GBR), Team Argos-Shimano (HOL), Saxo-Tinkoff (DIN), Vacansoleil (HOL) eta Vini Fantini-Selle Italia (ITA).
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon