Contador: 'Giro hau ez da niretzat'
Italiako Giroan parte hartuko ez duela iragarri du Alberto Contadorrek Argentinan. Pintoko txirrindularia San Luiseko Tourra korritzen ari da. "Giro hau ez da niretzat", adierazi du Contadorrek.
"Italiako Giroa oso berezia da niretzat, baina Frantziako Tourra garrantzitsuagoa da aurten. 2011n, Italiako lasterketan, une oso goxoak bizi nituen, baina aurten Tourrera ehuneko ehunean joan nahi dut", adierazi du Contadorrek San Luiseko Tourraren hirugarren etaparen atarian.
Bestalde, Espainiako Vueltaren parte-hartzea ez du baieztatu, ezta gezurtatu ere. Tourra amaitu eta gero erabakiko duela azaldu du.
"Tourraren ostean Vuelta korritu ala ez erbakitzeko unea izango da. Giro hau ez da niretzat, hori gauza segurua da", esan du Contadorrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon