Androni, Colnago, Farnese eta Team NetApp Giroan izango dira
o Androni Giocattoli, Irlandako Colnago-CSF Inox, Erresuma Batuko Farnese Vini eta Alemaniako Team Netapp Italiako 95. edizioan parte hartzera gonbidatu dituzte lasterketako antolatzaileek. 2012ko proban World Tour lizentzia duten 18 taldeek parte hartuko dute, besteak beste, Euskaltel Euskadi eta Movistar.
RCS Sport Italiako lasterketako antolatzaileak jakitera eman duenez, Acqua e Sapone eta Colombia-Coldeportes lasterketan izateko faboritoak kanpoan geratu dira.
Horrela, Heningetik (Danimarka) 22 talde abiatuko dira erlojuaren kontrako lehen etapan, maiatzaren 5ean:
- AG2R La Mondiale (Frantzia)
- Astana (Kazakhstan)
- BMC (AEB)
- Euskaltel-Euskadi (Euskadi)
- FDJ-Big Mat (Frantzia)
- Garmin-Cervelo (AEB)
- Greenedge Cycling Team (AEB)
- Katusha (Errusia)
- Lampre-ISD (Italia)
- Liquigas-Cannondale (Italia)
- Lotto Belisol Team (Belgika)
- Movistar Team (Espainia)
- OMEGA Pharma-Quickstep (Belgika)
- Rabobank (Holanda)
- RadioShack-Nissan (Luxenburgo)
- Sky (Britainia Handia)
- Saxo Bank (Danimarka)
- Vacansoleil-DCM (Holanda)
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon