2012ko Italiako Giroaren etapak
Igandean 2012ko Italiako Giroa aurkeztu zuten Milanen. Bertan Alberto Contador, Michele Scarponi eta Vincenzo Nibali 2011ko podiuma osatu zuten zuten txirrindulariak izan ziren.
Proba Danimarkan hasiko da maiatzaren 5ean eta 27an Milanen bukatuko da, erlojupekoaren kontrako jardunaldiarekin.
2012KO GIROAREN ETAPAK:
Maiatzaren 5eaaHerning-Herning 8,7 km.
Maiatzaren 6an Herning-Herning 206 km.
Maiatzaren 7an Horsens-Horsens 190 km.
Maiatzaren 8an Atseden eguna
Maiatzaren 9an Verona-Verona 32,2 km.
Maiatzaren 10ea Modena-Fano 199 km.
Maiatzaren 11n Urbino-Porto Sant'Elpidio 207 km.
Maiatzaren 12an Recanati-Rocca di Cambio 202 km.
Maiatzaren 13an Sulmona-Lago Laceno 229 km.
Maiatzaren 14an San Giorgio-Frosinone 171 km.
Maiatzaren 15ean Civitavecchia-Assisi 187 km.
Maiatzaren 16an Assisi-Montecatini Terme 243 km.
Maiatzaren 17an Seravezza-Sestri Levante 157 km.
Maiatzaren 18an Savona-Cervere 121 km.
Maiatzaren 19an Cherasco-Cervinia 205 km.
Maiatzaren 20an Busto Arsizio-Lecco/Resinelli 172 km.
Maiatzaren 21ean Atseden eguna
Maiatzaren 22an Limone sul Garda-Falzes 174 km.
Maiatzaren 23an Falzes-Cortina d'Ampezzo 187 km.
Maiatzaren 24an San Vito di Cadore-Vedelago 139 km.
Maiatzaren 25ean Treviso-Alpe di Pampeago 197 km.
Maiatzaren 26an Caldes/Val di Sole-Stelvio 218 km.
Maiatzaren 27an Milan-Milan 31,5 km.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.