Italiako Giroa: Contadorrek bere bigarren 'maglia rosa' eskuratu du
ong>Alberto Contador Saxo Bank taldeko txirrindulari espainiarrak irabazi du 2011ko Italiako Giroa. Milaneko Duomoan izendatu da txapeldun. Azken etapa Milanen hasi eta Milanen bukatu da eta 26 kilometroko erlojupekoa burutu behar izan dute txirrindulariek. David Millar izan da irabazlea erlojupekoan 30 minutu eta 13 segundoko denborarekin.
Michele Scarponi izan da bigarren eta hirugarren postua ere beste italiar batentzat izan da, Vincenzo Nibalirentzat. Biak Contadorrekin batera egon dira podiumean.
Azken etapan, erlojupekoan, David Millar izan zen garaile, Rassmusen izan zen bigarren eta Alberto Contadorrek bukatu zuen erlojupekoa hirugarren postuan.
21. etapako sailkapena:
.1. David Millar (GBR-Garmin) ..30:13
.2. Alex Rasmussen (DIN-HTC) + 07
.3. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) + 36
.4. Richie Porte (AUS-Saxo Bank) + 43
.5. Yaroslav Popovych (UKR-RadioShack) + 55
.6. Jos Van Emden (HOL-Rabobank) + 1:02
.7. Cameron Meyer (AUS-Garmin) + 1:04
.8. Patrick Gretsch (GER-HTC) + 1:08
.9. Tiago Machado (POR-RadioShack) + 1:12
10. Kanstantsin Sivtsov (BLR-HTC) + 1:16
Sailkapen nagusia:
.1. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) 84:05:14
.2. Michele Scarponi (ITA-Lampre) + 6:10
.3. Vincenzo Nibali (ITA-Liquigas) + 6:56
.4. John Gadret (FRA-AG2R) + 10:04
.5. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) + 11:05
.6. Roman Kreuziger (CZE-Astana) + 11:28
.7. Jose Rujano (VEN-Androni) + 12:12
.8. Denis Menchov (RUS-Geox) + 12:18
.9. Steven Kruijswijk (HOL-Rabobank) + 13:51
10. Kanstantsin Sivtsov (BLR-HTC) + 14:10
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon