ANTIDOPINA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontrolak ordu txikitan egiteak polemika eta tropelaren haserrea eragin ditu Frantziako Tourrean

Tadej Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek doping-kontrolak egin zituzten Tourreko 15. etaparen aurreko gauean. Kontrol horiek bi txirrindularien loa oztopatu zuten. Hain zuzen ere, etapa horretan Vingegaardek erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan zuen.

Frantizako Tourreko tropela

Frantziako Tourreko tropela. Argazkia: EFE

Kontrolak ordu txikitan egiten dabiltzala eta, polemika sortu da Frantziako Tourrean. Tadej Pogacarri eta Jonas VIngegaardi doping-kontrolak egin zizkieten Tourreko 15. etaparen aurreko gauean. Kontrol horiek bi txirrindulariei lorako enbarazu eragin zieten. Etapa horretan, hain zuzen ere, Vingegaardek erorikoa izan zuen, eta lasterketa utzi behar.

Haserrea eragin du txirrindularien artean. Remco Evenepoelekgizagabeak” direla esan du, eta Pogacarrek kontrol horiek Vingegaard Tourra uztera behartu zuen erorikoa eragin ahal izan zutela adierazi du. Visma-Lease a Bikeko txirrindulariak ere eman du bere iritzia gaiaren inguruan: “Kontrolak egitea ona dela uste dut, noski. Baina horiek txirrindularien atsedenean eta errendimenduan eragina dutenean, agian ez dira horren onak”.

Erreakzioen aurrean goizaldean egindako kontrolak defendatzera atera da Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna (UCI), eta dopinaren aurkako borroka “erabateko lehentasuna” dela azpimarratu du. Hala ere, gaueko kontrol horiek txirrindularien atsedenean eragina izan ahal dutela onartu du UCIk. Baina “justifikatuta eta egoera zehatzetan egiteko salbuespeneko neurriak" direla gogorarazi du.

UCIren ustez, “funtsezkoa” da interesatutako alde guztiak batzea eta dopinaren aurkako programa babestea, “gaur egun kirol agintariek erreferente moduan aitortua” baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X