Pogacarrek, bere enegarren maisulanean, Tourra ia erabakita utzi du Tourmaleten eta Gavarnien
Esloveniako izarrak erasoa jo du Tourmaleteko igoeran, Isaac del Toro taldekidearekin batera, eta laster bakarrik joan da helmugaren bila. Vingegaardek, Evenepoelek eta Seixasek ezin izan dute Pogacarren gurpila jarraitu.
Tadej Pogacar (UAE), helmugan. Argazkia: EFE
Tadej Pocagarrek (UAE) lasterketa txikitu du ostegun honetan Frantziako Tourreko seigarren etapan, Pau eta Gavarnie-Gedre artean (186 kilometro).
UAE taldeko liderrak ia erabakita utzi du Tourra. Esloveniako izarrak erasoa jo du Tourmaleteko igoeran, Isaac del Toro taldekidearekin batera, eta laster bakarrik joan da helmugaren bila. Vingegaardek, Evenepoelek eta Seixasek ezin izan dute Pogacarren gurpila jarraitu.
Orain arteko liderra, Torstein Traeen norvegiarra, hondoratu egin da esloveniarraren erasoaren ostean, eta, gainera, erorikoa izan du Tourmaleteko jaitsieran. Traeenek bere aurrean zihoan taldekide baten atzeko gurpilarekin jo du, eta lurrera joan da. Lasterketan jarraitu ahal izan du, baina denbora asko galdu du helmugan. Bestalde, Cian Uijtdebroeksek (Movistar) lasterketa utzi behar izan du, arazo fisiko ugari izan ondoren.
Horrela, helmugarako 43 kilometro falta zirenean erasoa jo ondoren, Pogacarrek 23. garaipena lortu du Frantziako Itzulian, bigarrena edizio honetan, eta liderraren maillot horia jantzi du.
Esloveniarrak Tourrean egin duen ihesaldirik luzeena izan da, eta 2:40an urrundu du Jonas Vingegaard danimarkarra, eta 3 minutu pasatxoan gainerako faboritoen taldea: Isaac del Toro mexikarra, Remco Evenepoel belgikarra, Paul Seixas frantziarra, Juan Ayuso espainiarra eta Florian Lipowitz alemaniarra.
Pogacarrek 2:42ko abantaila du orain Vingegaardekin eta 3:27koa Del Toro taldekidearekin. Azken honek, gainera, gazte onenaren maillot zuria jantzi du gaur.
Remco Evenepoel belgikarra laugarren jarri da lidergotik 3:30era, Ayuso espainiarraren aurretik (4 segundo gehiago). Seigarrena, berriz, Paul Seixas frantziarra da (19 urte), 3:55era.
Tadej Pogacar, etapa irabazlea eta lider berria
Ez genuen maillot horia nahi, lasterketa lehertu besterik ez
"Motibazio handia genuen etapa honekin, talde osoak goizean, gosarian, esan du, eta ni goizeko 7etan esnatu naiz, oso urduri, eta lasterketa txikitu behar genuela esan diot nire amari. Baina ez genuen abantaila handia lortzea espero, eta liderra erori egin da eta horregatik galdu du maillot horia", azpimarratu du Pogacarrek helmugan.
"Gustatuko litzaidake mantendu izan balu, pena izan da erori izana, eta espero dut sendatzea eta Tourra amaitzea", esan du esloveniarrak Torstein Traen norvegiarrari buruz.
"Ez nuen espero hainbesteko alderik aterako genuenik, dena uztea zen plana, eta gertatu beharrekoa gertatzea. Leher gintezkeen, baina ondo atera zaigu, taldeak lan bikaina egin du", gaineratu du Pogacarrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.