Tourrak lasterketatik kanpo utziko ditu bi koronabirus positibo dituzten taldeak
COVID-19 gaitzarekin kutsatutako bi positibo dituzten taldeak Frantziako Tourretik kanpo geratuko dira, hilaren 29an Nizan hasiko den probarako antolakuntzak osasun segurtasunaren arloan prestatu duen dokumentu baten arabera.
Tourrak zehaztu duenez, "talde bereko bi pertsonak edo gehiagok COVID-19 gaitzean positibo eman badute edota sintoma susmagarriak badituzte, lasterketatik kanpo geratuko dira".
Lasterketako bozeramaile batek Efe agentziari adierazi dionez, aipatu bi kasuak zazpi egunen buruan atzematen direnean aplikatuko da kanporatzea; horrez gain, neurriak txirrindulariei eta taldeko langileei eragingo die.
Taldeei bidalitako dokumentuaren arabera, 15 pertsonaz osatutako COVID lantalde bat egongo da Tourreko hiru asteetan, baita laborategi mugikor bat ere, "emaitzak gehienez bi orduko epean izateko".
Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) duela aste batzuk zehaztu zuenez, txirrindulariak bi aldiz kontrolatuko dituzte lasterketaren aurretik (sei eta hiru egun lehenago), eta, ondoren, atseden egun bietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.
Volleringek irabazi du bosgarren etapa: esprinta estua izan da, baina Reusser eta Niewiadoma gainditu ditu
Demi Vollering (FDJ - Suez) holandarrak irabazi du Frantziako Tourreko bosgarren etapa, Mâcon eta Belleville-en-Beaujolais artean jokatu dena. Marlen Reusserrek (Movistar) sailkapen nagusiko lidergoari eustea lortu du.
Vollering nagusi, Belleville-en-Beaujolaisko kaosean, eta Reusserrek lider jarraitzen du
Bestalde, Usoa Ostolaza zarauztarrak (Laboral Kutxa-Euskadi) egun gogorra izan du, etaparen hasieran erori egin baita. Txirrindulari gipuzkoarrak lasterketan jarraitu du, baina laster geratu da atzean.
Reusserrek Nooijen eta Vollering gainditu ditu erlojupekoan, eta horiz jantzi da
Movistar taldeko txirrindulari suitzarrak, Europako eta munduko txapelduna erlojupekoan, ez du hutsik egin bere espezialitatean. Frantziako Tourreko laugarren etapa irabazi du, eta sailkapen nagusiko lidertza eskuratu.