Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Landaren bizkarreko minak hobera egin du, eta "ilusioz" begiratzen dio Tourrari

Arabarrak Dauphine Kriteriumeko azken etapa hirugarren postuan hasi zuen, baina hamazortzigarren amaitu zuen bizkarreko minak jota.
Mikel Landa, Burgosko itzulian zehar
Mikel Landa, Burgosko itzulian zehar. Argazkia: EFE

Mikel Landa (Bahrain-McLaren) arabarra Dauphineko azken etapan jasan zuen bizkarreko mina gainditzen ari da, eta "askoz hobeto" sentitzen dela adierazi du.

"Igandean min handia izan nuen bizkarrean eta ezin izan nuen aurkarien erritmoa jarraitu. Osteopataren tratamendua jaso nuen eta atseden hartu ahal izan dut. Askoz hobeto sentitzen naiz orain, eta ilusioz beteta espero dut nire helburu nagusia, Frantziako Tourra", adierazi du txirrindulari arabarrak bere taldearen bitartez.

Landak (30 urte) ezin izan zuen Dauphineko podiumaren lehian murgilduta egon joan den igandean, lasterketako bosgarren eta azken etapan. Hirugarren postuan ekin zion etapari Primoz Roglic esloveniarra erretiratu ostean, baina, bizkarreko minaren eraginez, ezin izan zion faboritoen taldearen erritmoari eutsi.

Hurrengo Frantziako Tourrean, bosgarrena Murgiakoarentzat, Bahrain-McLaren taldeko lider gisa jardungo du, 2017ko laugarren postua eta 2019ko seigarrena hobetzeko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X