Froome: "Espainiako Itzulia helburu errealistagoa da"
Chris Froome britainiarraren esanetan, "helburu errealistagoa" da Ineos taldeak Frantziako Tourreko zerrendatik kanpo uztea eta Espainiako Itzulia lehiatzea. Izan ere, Tourra lau aldiz irabazi duen txirrindulariaren aburuz, une honetan ez litzateke gai izango Tourrari aurre egiteko beharrezkoa den maila fisikoa emateko.
"Doikuntza bat egin behar izan dugu. Nire istripuaren ondoren nondik natorren begiratzen baduzu, pozik nago txirrindularitza profesionalari berrekin ahal izango diodalako. Frantziako Tourrerako taldean behar dena eman ezin dudala uste dut. Espainiako Itzulia helburu errealistagoa da. Eroriko handi baten ondoren nator, eta haustura asko izan ditut. Ez daukat min gehiagorik, baina pausoz pauso joan behar dugu", azaldu du Froomek.
Dauphinen parte hartu ondoren (71. postuan sailkatu zen garailearengandik ia ordu eta erdira), Ineosentzat argi geratu zen bere sasoi fisikoa ez zela egokia hilaren 29an Nizan hasiko den Tourrerako, eta, ondorioz, teknikariek Richard Carapaz ekuadortarra deitu dute bere postua betetzeko. Horrez gain, Geraint Thomas galestarra Italiako Girorako bideratzea ere erabaki dute.
Froomek bi aldiz irabazi du Espainiako Itzulia (2011n eta 2017an).
Ineos taldea Egan Bernal, Richard Carapaz, Andrey Amador, Jonathan Castroviejo, Michal Kwiatkowski, Luke Rowe, Pavel Sivakov eta Dylan van Baarle txirrindulariekin joango da Frantziako Tourrera.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Voiron – Orcieres-Merlette (185,2 km)
Frantziako Tourreko seigarren etapak 3.950 metroko desnibela eta bost mendate pilatzen ditu. 1.825 metroko altueran helmugaratuko dira txirrindulariak, Orcieres-Merletten.
Ion Izagirre: “Hurrengo egunetan saiatzen jarraitu beharko dugu"
Izagirre eta Alex Aranburu taldekidea eguneko ihesaldian sartu dira baina ezin izan dute etapa garaipenagatik lehiatu.
Alex Aranburu: “Azkenengo mendateetan oso justu nindoan"
Aranburu eguneko ihesaldian sartu da, Ion Izagirre taldekidearekin batera baina, azkenean, ezin izan du etapa garaipenaren lehian sartu.
Frantziako Tourraren bederatzigarren etapako azken kilometroa
Mathieu Van Der Poel izan da azkarrena Frantziako Tourreko bederatzigarren etapan. Etapa laburtu dute, Correze-ko tenperatura altuengatik.
Mathieu van der Poelek esprintean irabazi du bederatzigarren etapa, Tourrean hirugarren garaipena lortuz
Alpecin-Premier Tech taldeko txirrindulari herbeheretarrak nagusitasunez irabazi du Usselen amaitu den goranzko esprint gogorra. Tom Pidcock (Pinarello-Q36.5) eta Alex Baudin (EF Education-EasyPost) helmugaratu dira haren atzetik, bero-boladak baldintzatutako jardunaldian. Tadej Pogacarrek, berriz, elastiko horiari eutsi dio.
Frantziako Tourreko zortzigarren etapako azken kilometroa
Talde nagusia bat eginda iritsi da azken kilometroetara, aurretik izandako ihesaldiak kontrolatu ostean. Azken metroetan, Tim Merlier izan da azkarrena, ekitaldi honetako bigarren etapa jarraian irabazita.
Merlierrek bere nagusitasuna berretsi du esprintean, Frantziako Tourrean bigarren garaipena jarraian lortuta
Tim Merlier belgikarrak Tourreko zortzigarren etapa irabazi du larunbat honetan Bergeracen, bigarren garaipena jarraian eskuratuz, eta lasterketako esprinterrik indartsuenetakoa dela berretsiz. Sailkapen nagusiak ez du aldaketarik izan, Tadej Pogacarrek lidergoari eutsi baitio.
Azparren: “Azkar joan gara eta bukaeran tentsio asko izan da"
Xabier Mikel Azparren (Pinarello Q36.5) txirrindulari donostiarrak Frantziako Tourreko zazpigarren etaparen balorazioa egin du. Etapa lasaia baina azkarra izan dela nabarmendu du, beste behin beroak eraginda, eta aurreko etapan euskaldunengandik jasotako babesa goraipatu du.
Frantziako Tourreko zazpigarren etapako azken kilometroa
Tim Merlier belgikarra izan da indartsuena Frantziako Tourreko zazpigarren etapan, Soren Waerenskjold norvegiarraren eta Biniam Girmai eritrearraren aurretik. 33 urteko txirrindulariak bi etapa irabazi zituen iaz, beste bat 2021ean, eta hirugarrena "sprintean" irabazi du, sailkapen nagusian aldaketarik izan ez den etapan. Tadej Pogacar esloveniarrak jarraitzen baitu lider.
Tim Merlierrek bere boterea erakutsi du Bordelen
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra azkarrena izan da esprintean ardoaren hirian amaitzen zen zazpigarren etapan. Soren Waerenskjold norvegiarra izan da (Uno-X Mobility) bigarrena eta Biniam Girmai eritrearra (NSN Cycling Team), hirugarrena. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon, eta Tadej Pogacar (UAE Team Emirates-XRG) esloveniarrak jarraitzen du lidergoan.