2020ko Espainiako Itzuliak badu behin betiko ibilbidea
Espainiako Itzuliaren 75. edizioak badu behin betiko ibilbidea, ostiral honetan jakitera eman dutenez. Hartara, urriaren 20tik azaroaren 8ra bitartean jokatuko den lasterketak 18 etapa izango ditu.
Txirrindulariak Irundik abiatuko dira, Arrateko mendatera iritsiko den lineako etapa batekin, eta azaroaren 8an Madrilen amaituko den etaparekin emango diote bukaera 2020ko ekitaldiari.
Bi etapa aldatu dituzte, koronabirusaren osasun krisiak bultzatuta Portugalgo hirietako jardunaldiak bertan behera geratu eta gero. Horrenbestez, hamabosgarren etapan tropela Mosetik (Pontevedra) irtengo da, baina ez da Portora iritsiko, baizik eta Puebla de Sanabriara (Zamora).
Hamaseigarren etapari dagokionez, Portugalgo Viseu herritik irten behar bazen ere, azkenerako Salamancan izango du abiapuntua eta, helmuga, berriz, Ciudad Rodrigon (Salamanca).
Ibilbidean izandako aldaketa horiekin, honako hauek izango dira euskal errepideetatik zehar ibiliko diren etapak: lehena (Irun-Arrate), bigarrena (Iruñea-Lekunberri), hirugarrena (Lodosa - Laguna Negra de Vinuesa) eta zazpigarrena (Gasteiz - Gaubea).
Honako bi hauek dira Vueltako etapa berriak:
15.etapa:
16. tapa:
| 2020KO ESPAINIAKO ITZULIKO ETAPA GUZTIAK | ||||||
| ETAPA | NOIZ | IBILBIDEA | DISTANTZIA | |||
| 1.a | Urriak 20 | Irun - Arrate (Mendi ertainekoa) | 169,5 km | |||
| 2.a | Urriak 21 | Iruñea - Lekunberri (Mendi ertainekoa) | 151 km | |||
| 3.a | Urriak 22 | Lodosa - Laguna Negra de Vinuesa (Mendi ertainekoa) | 163,8 km | |||
| 4.a | Urriak 23 | Numantzia - Ejea de los Caballeros (Laua) | 190 km | |||
| 5.a | Urriak 24 | Huesca - Sabiñanigo (Mendi ertainekoa) | 185,5 km | |||
| 6.a | Urriak 25 | Biescas - Tourmalet (Menditsua) | 135,6 km | |||
| Urriak 26 | Atsedenaldia | |||||
| 7.a | Urriak 27 | Gasteiz - Gaubea (Mendi ertainekoa) | 160,4 km | |||
| 8.a | Urriak 28 | Logroño - Moncalvillo gaina (Menditsua) | 164,5 km | |||
| 9.a | Urriak 29 | Castrillo del Val - Aguilar de Campoo (Laua) | 163,3 km | |||
| 10.a | Urriak 30 | Castro Urdiales - Suances (Laua) | 187,4 km | |||
| 11.a | Urriak 31 | Villaviciosa - Farrapona gaina (Menditsua) | 170,2 km | |||
| 12.a | Azaroak 1 | Pola de Laviana - Angliru (Menditsua) | 109,2 km | |||
| Azaroak 2 | Atsedenaldia | |||||
| 13.a | Azaroak 3 | Muros - Ezaroko begiratokia (Erlojupekoa) | 33,5 km | |||
| 14.a | Azaroak 4 | Lugo - Orense (Mendi ertainekoa) | 205,8 km | |||
| 15.a | Azaroak 5 | Mos - Puebla de Sanabria (Mendi ertainekoa) | 234 km | |||
| 16.a | Azaroak 6 | Salamanca - Ciudad Rodrigo (Mendi ertainekoa) | 162 km | |||
| 17.a | Azaroak 7 | Sequeros - Alto de la Covatilla (Menditsua) | 175,8 km | |||
| 18.a | Azaroak 8 | Hipódromo de la Zarzuela - Madrid (Laua) | 125,4 km | |||
Zure interesekoa izan daiteke
Paula Blasik irabazi du Espainiako Vuelta, eta Ostolazak laugarren bukatu du
Azken etapa Anglirun amaitu da eta Petra Stiasnyk eraman du garaipena, Blasi baino 23 segundo azkarrago helmugaratuta.
Anna van der Breggenek bere legenda handitu du Les Praeresen garaipena lortuta
Sailkapen nagusian Van der Breggenek 18 segundora du Paula Blasi kataluniarra, eta 41era, berriz, Marion Bunel frantziarra.
Mischa Bredewoldek irabazi du bosgarren etapa esprintean
Herbeeretako txirrindulariak Lotte Kopecky taldekidea eta Letizia Paternoster (Liv AlUla Jayco) italiarra gainditu ditu helmugan. Gaurkoa zen mota honetako bukaera bat ikusteko azken aukera bihartik aurrera mendateak izango baitira garrantzitsu
Lotte Kopeckyk irabazi du laugarren etapa esprintean, eta lider maillota jantzi du
SD Worx taldeko belgikarrak bere indarra baliatu du gaurko esprintean, bi aldiz bigarren sailkatu ondoren. Gainera, Kopecky da Vueltako lider berria, 10 segundoko errentari esker, eta 6 segundoko aldea du Kocheken ondoan, eta 12koa ateratzen dio Kerbaolekeri.
Kerbaol bretoiak ezustekoa eman eta irabazi du Coruñan, eta Kochek lider jarraitzen du
Etapa esprintean erabaki behar zela zirudienean, Cedrine Kerbaolek (EF Education) helmugatik 2.000 metrora erasoa jotzea erabaki du. Bresteko txirrindulariak segundo gutxi batzuetako tartea zabaldu du, eta bakarrik, pozez zoratzen, helmugaratu da.
Bossuyt belgikarrak Franziska Koch lider berria gainditu du esprintean
Bossuytek ezin zuen sinetsi ere egin lasterketa handi batean lehen garaipena lortu izana, bere palmareseko laugarrena, baina esprintean ohore hori merezi izan du, txirrindulari onenak gainditu baititu.
Noemi Rüegg suitzarra, Vueltako lehen liderra
Euriak eta helmugara iristeko 8 kilometrora tropela zatitu duen erorikoak markatu dute lehen etapa.
Laboral Kutxak talde igotzailea eramango du Vueltara, eta Usoa Ostolaza izango du lider
Igandean hasiko da, eta Pauline Ferrand-Prevot frantziarra eta Kasia Niewiadoma poloniarra dira faborito nagusiak, Demi Vollering azken bi urteetako txapelduna ez baita bertan arituko.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Galizian hasiko da maiatzaren 3an
Ibilbide osoaren berri martxoaren 9an emango dute, Ribeiran.