CRO Race 2026 lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Kroaziako itzulia irailaren 22tik 27ra bitartean jokatuko da. Lasterketa Spliten hasi eta Zagreben amaituko da. Sei etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
Tropela. Artxiboko irudia: Europa Press
CRO Race 2026 lasterketa irailaren 22an hasiko da, asteartea, Spliten, eta datorren igandean, irailaren 27an, bukatuko da Zagreben. Lasterketak sei etapa ditu, eta EITBk zuzenean eskainiko ditu.
UCI ProSeries mailako proba honek 1.000 kilometro inguruko ibilbidea izango du, eta Kroaziako barnealdea kostaldearekin lotuko du.
Hauek dira Kroaziako lasterketaren ibilbidea osatzen duten etapak:
1. etapa, irailak 22, asteartea:
Split-Seget (172,3 kilometro)
CRO Race 2026 lasterketako 1. etaparen profila. Irudia: CRO Race
Fitxa teknikoa
- Etapa: 1. etapa (irailak 22, asteartea)
- Ibilbidea: Split–Seget.
- Distantzia: 172,3 km
- Irteera ordutegia: 11:57
- Iristeko ordutegia: 15:44 (44 km/h) | 15:55 (42 km/h) | 16:07 (40 km/h)
- Mendiko saria: Borzici (2. maila), 112,5. kilometroan; eta Kovacevici (2. maila), 145,5. kilometroan.
2. etapa, irailak 23, asteazkena:
Biograd Na Moru-Novalja (119,5 kilometro)
CRO Race 2026 lasterketako 2. etaparen profila. Irudia: CRO Race
Fitxa teknikoa
- Etapa: 2. etapa (irailak 23, asteazkena)
- Ibilbidea: Biograd Na Moru–Novalja.
- Distantzia: 119,5 km
- Irteera ordutegia: 13:26
- Iristeko ordutegia: 15:49 (48 km/h) | 15:55 (46 km/h) | 16:02 (42 km/h)
- Mendiko saria: Jovici (3. maila), 51. kilometroan; eta Pag (Gradac) (2.maila), 89,5. kilometroan.
3. etapa, irailak 24, osteguna:
KRK-Labin (177,1 kilometro)
CRO Race 2026 lasterketako 3. etaparen profila. Irudia: CRO Race
Fitxa teknikoa
- Etapa: 3. etapa (irailak 24, osteguna)
- Ibilbidea: KRK–Labin.
- Distantzia: 177,1 km
- Irteera ordutegia: 11:15
- Iristeko ordutegia: 15:43 (42 km/h) | 15:55 (40 km/h) | 16:09 (38 km/h)
- Mendiko saria: Sv. Jelena (2. maila), 109. kilometroan; Labin (3. maila), 137,5. kilometroan; Skitaca (1. maila), 153. kilometroan; eta Labin (3. maila), 174,5. kilometroan.
4. etapa, irailak 25, ostirala:
Pula-Rijeka (167,7 kilometro)
CRO Race 2026 lasterketako 4. etaparen profila. Irudia: CRO Race
Fitxa teknikoa
- Etapa: 4. etapa (irailak 25, ostirala)
- Ibilbidea: Pula–Rijeka.
- Distantzia: 167,7 km
- Irteera ordutegia: 11:40
- Iristeko ordutegia: 15:44 (44 km/h) | 15:55 (42 km/h) | 16:06 (40 km/h)
- Mendiko saria: Cambarelici (3. maila), 74. kilometroan; eta Ucka (maila berezia), 107. kilometroan.
5. etapa, irailak 26, larunbata:
Karlovac-Sveta Nedelja (166,2 kilometro)
CRO Race 2026 lasterketako 5. etaparen profila. Irudia: CRO Race
Fitxa teknikoa
- Etapa: 5. etapa (irailak 26, larunbata)
- Ibilbidea: Karlovac–Sveta Nedelja.
- Distantzia: 166,2 km
- Irteera ordutegia: 10:45
- Iristeko ordutegia: 14:44 (44 km/h) | 14:55 (42 km/h) | 15:06 (40 km/h)
- Mendiko saria: Lovic Pekriski (2. maila), 112. kilometroan; eta Plesivica (2. maila), 148,5. kilometroan.
6. etapa, irailak 27, igandea:
Samobor-Zagreb (165,2 kilometro)
CRO Race 2026 lasterketako 6. etaparen profila. Irudia: CRO Race
Fitxa teknikoa
- Etapa: 6. etapa (irailak 27, igandea)
- Ibilbidea: Samobor–Zagreb.
- Distantzia: 165,2 km
- Irteera ordutegia: 11:36
- Iristeko ordutegia: 14:47 (50 km/h) | 14:55 (48 km/h) | 15:04 (46 km/h)
- Mendiko saria: Sv. Ivan Zelina (3. maila), 107. kilometroan.