MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wilson-Haffenden australiarra eta Ryan Gal herbeheretarra, 23 urtez azpiko erlojupeko txapeldunak Montrealen

Paula Ostiz nafarrak 12. postuan bukatu du, australiarra minutu eta 17 segundora zuela. Bestalde, Eñaut Urkaregi gipuzkoarra hemeretzigarren izan da, nederlandarra 01:57ra zuela.

21 September 2026, Canada, Montreal: Netherlands' silver medallist Nienke Vinke, Australia's winner Felicity Wilson-Haffenden and Belgium's bronze medallist Luca Vierstraete celebrate on the podium after the women's U23 individual time trial race (20,3km) at the cycling UCI Road World Championship in Montreal. Photo: Jasper Jacobs/Belga/dpa



21/9/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
Felicity Wilson-Haffenden australiarra, Nienke Vinke nederlandarra eta Luca Vierstraete belgikarra. Argazkia: Europa Press

Felicity Wilson-Haffenden australiarrak eta Ryan Gal nederlandarrak urrezko domina irabazi dute astelehen honetan Montrealen (Kanada) egiten ari diren errepideko txirrindularitzako Munduko Txapelketako 23 urtez azpiko erlojupekoan.

Wilson-Haffendenek 27 minutu, 40 segundo eta 72 ehuneneko egin ditu, orduko 44 kilometro inguruko batez besteko abiaduran, eta 28,47 segundo atera dizkio bigarren izan den Nienke Vinke herbeheretarrari. Brontzea Luca Vierstraete belgikarrak eskuratu du, irabazlea 45,07 segundora zuela, eta 89 ehunenengatik gailendu zaio du Viktoria Chladova eslovakiarrari, 2025eko Munduko Txapelketan zilarrezko domina irabazi zuenari.

Paula Ostiz nafarrak 12. postuan bukatu du, irabazlea minutu eta 17 segundora zuela. "Sentsazioak oso onak izan ditut. Urtero ikasten jarraitzea besterik ez da geratzen, eta egunen batean ongi aterako da", esan du txirrindulari iruindarrak erlojupekoa amaitu ondoren.

Hector Alvarez valentziarrak brontzezko domina lortu du 23 urte azpiko erlojupekoan, eta Ryan Gal herbeheretarrak irabazi du urrea. Zilarrezko domina Nicolas Milesi italiarrak erdietsi du, irabazlea zazpi segundora zuela.

19 urteko Alvarezek 31,3 kilometroko ibilbidea bete du, Galek baino 11 segundo gehiago eginda. Eñaut Urkaregi gipuzkoarra hemeretzigarren izan da, irabazlea 01:57ra zuela.

Publizitatea
X
Publizitatea
X