Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Isaac del Torok 2031ra arte luzatu du UAE taldearekin duen kontratua

Del Torok, 22 urtekoa bera, hirugarren postua lortu berri du 2026ko Frantziako Tourrean, eta bigarren sailkatu zen 2025eko Italiako Giroan. Hala, Arabiar Emirerri Batuetako taldeak erdietsi du jarraitzea “munduko txirrindulari gazterik onenetako batek, haren ibilbideko urterik onenetan izan ahal diren denboraldietan”.

Isaac del Toro (UAE)

Isaac del Toro, etapa bat irabazi berritan, 2026ko Frantziako Tourrean. Argazkia: Europa Press.

Isaac del Toro txirrindulari mexikarrak 2031ra arte luzatu du UAE Team Emirates-XRG taldearekin duen kontratua, ostegunean Arabiar Emirerri Batuetako taldeak iragarri duenez. Del Torok, 22 urtekoa bera, hirugarren postua lortu berri du 2026ko Frantziako Tourrean, eta bigarren sailkatu zen 2025eko Italiako Giroan. Hala, UAEk erdietsi du taldean jarraitzea “munduko txirrindulari gazterik onenetako batek, haren ibilbideko urterik onenetan izan ahal diren denboraldietan”.

2026an, Del Torok UAE Tourra, Tirreno-Adriatico lasterketa eta Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra irabazi ditu, bai eta Frantziako Tourreko etapa bat ere. Azken lasterketa horretan, hori gutxi balitz bezala, gazteen sailkapena bereganatu du.

“Taldean hasi nintzenetik, denek izan dute konfiantza nigan, eta ingururik onena eman didate neure burua garatzeko, txirrindularitzan eta esparru pertsonalean. Denboraldi guztietan ikasi diet zerbait taldekideei eta inguruan ditudan langileei, eta uste dut etengabe ari naizela hobera egiten”, nabarmendu du Del Torok, akordioa iragarritakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X