FITXAKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ayala Serrano Laboral Kutxa-Euskadi taldean arituko da hurrengo bi denboraldietan

Bederatzi urterekin hasi zen txirrindularitzan, Oriako Txirrindulari Eskolan. Gipuzkoarra gazteen mailan nabarmendu zen Limousin taldean, eta bere lehen bi denboraldietan, 23 urtez azpiko mailan, Cantabria Deporte-Rio Miera taldearen koloreak defendatu ditu.

Ayala-Serrano

Ayala Serrano, Cantabria Deporte-Rio Miera taldeko maillotarekin. Irudia: Laboral Kutxa-Euskadi

Ayala Serrano (2006, Larraul, Gipuzkoa) Laboral Kutxa-Euskadi taldean arituko da hurrengo bi denboraldietan, 2027an eta 2028an. Horrela, Euskadi Fundazioko talde profesionalak euskal harrobiaren etorkizun handiko gazte “distiratsuenetako” bat fitxatu du.

Bederatzi urterekin hasi zen txirrindularitzan, Oriako Txirrindulari Eskolan. Gazte mailan Limousin taldean nabarmendu zen, 2023 eta 2024ko Munduko Txapelketetan parte hartu zuen. Bere lehenengo bi denboraldietan, 23 urtez azpiko mailan, Cantabria Deporte-Rio Miera taldearen koloreak defendatu ditu.

Joan den ekainean, 23 urtez azpiko Espainiako txapeldun izan zen. Laboral Kutxa-Euskadiko talde teknikoak gertutik jarraitu du bere bilakaera; izan ere, taldeak urtarrilean Alacanten antolatu zuen trebatze topaketan parte hartu zuen txirrindulari gipuzkoarrak.

"Hurrengo denboraldietan Laboral Kutxa-Euskadiren koloreak janzteak harrotu egiten nau. Etxeko taldea izanik, beti izan da erreferente bat niretzat, eta hazten ikusi dut. Izugarri pozten nau nigan konfiantza jarri izanak”, azpimarratu du Ayala Serranok.

“Nire lehen helburua da maila berri honetan ikastea, nire taldekideei ahalik eta gehien laguntzea, eskarmentua hartzea eta etorkizunari begira hobetzen jarraitzea. Nahiz eta beti egutegiko lasterketa handietan parte hartzearekin amesten duzun, Itzulia etxean korritzea oso gauza berezia izango zen”, gaineratu du.

Txirrindularitza eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketak uztartzen ditu gaur egun Serranok. Bere fitxaketa Laboral Kutxa-Euskadik berri eman duen bigarrena da, Maite Urteagaren ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X