Jaume Guardeño Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindularia ospitalean da, entrenatzen ari zela auto baten aurka talka eginda
Alacanteko ziklista ZIUan dago, lesio larriak dituela, eta bilakaeraren zain daude; asteartean ospitaleratu zuten, istripuaren ostean, eta helikopteroz eraman zuten Sabadelleko Tauli ospitalera.
Jaume Guardeño Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindularia ospitalean da, Sabadellen (Bartzelona), asteartean entrenatzen ari zela auto baten aurka talka eginda, bere taldeak ohar ofizialean iragarri duenez.
Alacanteko ziklista ZIUan dago, lesio larriak dituela, eta bilakaeraren zain daude; asteartean ospitaleratu zuten, istripuaren ostean, eta helikopteroz eraman zuten Sabadelleko Tauli ospitalera.
Txirrindulariekiko gertu dauden iturrien arabera, Guardeñok harri batekin behaztopa egin zuen, eta kontrako noranzkoan zihoan auto baten aurk talka egin zuen. Kolpe handiena buruan izan du, eta, ondorioz, burezurreko traumatismo gogorra du.
Oharrean, Caja Rural-Seguros RGAk babes eta indar handiena helarazi nahi izan dio txirrindulariari, eta opa dio ahalik eta arinen sendatzea. Denboraldi honetan, Nafarroako taldea Frantziako Tourrean ibiliko da, eta pentsatzeko modukoa zen Guardeño ziklistetako bat izango zela.