Laboral Kutxa-Euskadik igande honetan hasiko du denboraldiaurrea, Altean
2026ko denboraldiko taldea osatzen duten hamabost txirrindulariak Alacanteko udalerrian bilduko dira, abenduaren 14tik 21era bitartean.
Laboral Kutxa-Euskadi korritzen
Laboral Kutxa-Euskadik igande honetan, abenduak 14, hasiko du 2026ko denboraldiaurrea, Altean (Alacant), euskal taldeak jakinarazi duen arabera. Taldea osatzen duten hamabost txirrindulariak bertan bilduko dira hurrengo igandera arte, alegia, abenduaren 21era bitartean.
Altean bilduko diran txirrindulariak hurrengoak dira: Naia Amondarain, Irati Aranguren, Alice Arzuffi, Yuliia Biriukova, Idoia Eraso, Arianna Fidanza, Sara Fiorin, Tiril Jorgensen, Yanina Kuskova, Usoa Ostolaza, Paula Patiño, Debora Silvestri, Catalina Soto, Cristina Tonetti eta Marjolein van't Geloof. Gainera, Maite Urteaga bertan egonen da, gonbidatu moduan.
Kontzentrazioaren helburua, “lan eta funtzionamendu oinarriak ezartzea” da, Laboral Kutxa-Euskadiren arabera, eta baita entrenamenduzko kilometroak gehitzea ere.