Usoa Ostolazak brontzea lortu du Espainiako Txapelketako errepideko proban
Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) txirrindulari zarauztarra bikain aritu da asteburu honetan Granadan lehiatu den Espainiako Txapelketan: ostiralean zilarra lortu zuen erlojuaren kontrako saioan, eta gaur brontzea bereganatu du errepideko proban.
Sara Benito (Movistar) nagusitu da, esprintean Mavi Garcia (Liv AlUla Jayco) menderatuta. Ostolaza hirugarren helmugaratu da, garailearengandik minutu bat eta 13 segundora.
Lasterketako beste protagonista nagusia Ane Santesteban (Laboral Kutxa) izan da. Errenteriarrak tropeletik ihes egin du, helmugarako 48 kilometro falta zirenean, eta lasterketaren buruan bakarka zihoanean, erorikoa izan du mendate baten jaitsieran, helmugatik 15 kilometrora.
Atzetik, Usoa Ostolaza taldekideak, Sara Martinek, Mavi Garciak eta Mireia Benitok osatutako taldetxoa zetorren, eta laster gainditu dute Santesteban.
Hala ere, gipuzkoarrak berriro hartu du bizikleta, eta, indar erakustaldia eginda, aurreko laukotearekin bat egitea lortu du. Beste eraso bat ere jo du, baina ezin izan ditu bigarrenez atzean utzi. Azkenean, meritu handiko bosgarren postuan bukatu du lasterketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Carapaz Alpe d'Huezen nagusitu da Kuss mendean hartuta, eta mendiko elastikoa ziurtatu du
Txirrindulari ekuadortarrak Frantziako Tourreko etapa erregina poltsikoratu du estatubatuarrarekin izandako lehia estuak markatutako egunean. Kuss lurrera erori da azken txanpan, eta EFeko txirrindulariak bakarkako bideari eutsi dio Alpeetako tontor mitikoan garaipen bikaina lortzeko, eta puntu gorridun elastikoa behin betiko ziurtatzeko.
Guillermo Thomas Silvak irabazi du Ordiziako Klasikoa
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak irabazi du Ordiziako 103. klasikoa, Igor Arrieta (UAE Emirates) nafarrari azken esprint estua irabazita. Joan zen urtean lasterketa bereganatu zuen Arrietak ezin izan du Silvaren abiadurarekin.
Laboral Kutxak Maier Olano fitxatu 2028ra arte
Txirrindulari tolosarra Abraham Olanoren iloba da, eta talde moreak "euskal harrobiaren perla" dela esan du.
Carapaz: “Berriro irabaztea asko kostatu zait"
Richard Carapaz ekuadortarrak, Frantziako Tourraren 18. etapako irabazleak, garaipen hau "asko kostatu" zaiola adierazi du, eta edizio honetan behin baino gehiagotan saiatu dela gogorarazi du.
Ion Izagirre: “Bagenekien egun zaila izango zela ihesaldia hartzeko”
Cofidis taldeko txirrindulariak egun gogorra izan dela gaurkoa adiarazi du. Ezin izan da ihesaldian sartu, baina bai atzerago joan den bigarren taldetxo batean. Hala ere, ezin izan dute ihesaldia harrapatu.
Tadej Pogacar, historia idazten ari den txirrindulariaren inperioa
Tadej Pogacarrek bere palmaresa bezain handi eta zabala den inperioa eraiki du azken urteetan. Txirrindularitzan historia egiten ari da esloveniarra, baina nola dabil diru kontuetan? Hona Xabier Usabiagak “On Tour” saioan azaldutakoa.
Orcières-Merletteko igoeraren azken metroak
Richard Carapazek (EF Education) irabazi du Frantziako Tourreko hemezortzigarren etapa. Helmugatik 3,5 kilometrora erasoa jo du ekuadortarrak eta bakar-bakarrik helmugaratu da Orcières-Merletten. Atzetik iritsi dira Mauro Schmid, bigarren, eta Matteo Jorgenson, hirugarren.
Carapaz izan da indartsuena eguneko ihesaldian, Orcieres-Merletteko igoeran eraso erabakigarria jota
EF Education - EasyPost taldeko eskalatzaile ekuadortarrak zuhur jokatu du azken kilometroetan, eta garaipena poltsikoratu du. Tourrean bigarren etapa garaipena du, Super Devoulyn irabazi eta bi urtera.
Hauek dira 2026ko Donostiako Klasikoan ariko diren taldeak
Donostiako Klasikoko 45. edizioa abuztuaren 1ean lehiatuko da. Bertan, 25 taldetako 175 txirrindularik parte hartuko dute garaipenaren bila.
Getxoko Zirkuituaren 81. edizioa abuztuaren 2an jokatuko da, eta Arkotxako horman izango du helmuga
172 kilometro pasatxoko ibilbidea izango da, berritasun moduan, Pike mendia bi aldiz igoko dute. Iaz Isaac del Toro izan zen garaile. Aurten, besteak beste, Igor Arrieta, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbao izango dira irteeran.