Mallorcako Challenge proba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jan Christenek irabazi du Calvia Trofeoa, Mallorcako Challenge proban

UAEko txirrindulari suitzar gazteak probako 34. ekitaldian izango diren bost lasterketetako lehenengoa eskuratu du. Jon Barrenetxea (Movistar) seigarren sailkatu da, eta Alex Aranburuk (Cofidis) zortzigarren postua lortu du.
Jan Christen, helmugaratu eta Calvi Trofeoa irabazita. Argazkia: EFE.
Jan Christen, helmugaratu eta Calvi Trofeoa irabazita. Argazkia: EFE.

UAE taldeko Jan Christen txirrindulari suitzarrak Calvia Trofeoa irabazi du, Palmanovan, Mallorcan, asteazkenean, eta, horrenbestez, 2025eko Mallorcako Challenge proban jokatuko dituzten bost lasterketetako lehenengoa eskuratu du. Christen, 20 urtekoa eta 2024ko Ordiziako Klasikoan irabazlea bera, bakarka helmugaratu da, eta sei segundoko aldea izan du Christian Scaroni (XDS Astana), UAEko Antonio Morgado eta Frederik Wandahl (Red Bull-BORA) ziklistekiko. Movistarreko Jon Barrenetxeak seigarren postua erdietsi du, eta Cofidiseko Alex Aranburu zortzigarren tokian sailkatu da.

Suitzar txirrindulari gazteak helmugarako kilometro bat gelditzen zela bota du eraso erabakigarria. Aurretik, Scaroni eta Wandahl zebiltzan lasterketa buruan, eta multzo bat bi horiekiko segundo batzuetara zihoan; multzo horretatik irten da, indartsu, Christen, eta, denboraldi hasiera honetan duen sasoi puntu ona berretsita, garaipena eskuratu du.

Ostegunean, Mallorcako Challenge lasterketan, Ses Salines-Colonia de Sant Jordi Trofeoa jokatuko dute.

2025eko Mallorcako Challenge lasterketako Calvia Trofeoaren sailkapena

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X