Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kern Pharmak Euskaltel-Euskadiko Antonio Jesus Soto fitxatu du, 2024ko denboraldirako

Txirrindulari murtziarrak, 2021eko Murtziako Itzuliaren irabazlea bera, bost denboraldi eman ditu Euskaltel-Euskadin. Lizarte taldetik iritsi zen Euskaltel-Euskadira; Lizarte Kern Pharmaren egituraren barnean dago.
Artxiboko irudian, ezkerretara, Antonio Jesus Soto. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudian, ezkerretara, Antonio Jesus Soto. Argazkia: EFE.

Kern Pharmak Euskatel-Euskadiko Antonio Jesus Soto txirrindularia fitxatu du 2024ko denboraldirako, astelehenean Nafarroako taldeak iragarri duenez. Hain zuzen ere, ziklista murtziarrak, 2021eko Murtziako Itzuliaren irabazlea bera, bost denboraldi eman ditu Euskaltel-Euskadin, eta Lizarte taldetik iritsi zen Euskaltel-Euskadira; Lizarte taldea Kern Pharmaren egituraren barnean dago.

Kern Pharmaren proiektura "bueltatzeak" asko motibatzen du Soto: "Baldintzengatik ez ezik, aspalditik ezagutzen ditudalako txirrindulariak eta teknikariak, eta biziki estimatzen ditut, Lizarte taldea oso garrantzitsua izan baitzen profesional mailara pasatzeko", adierazi du 28 urteko ziklistak.

"Kirol arloari dagokionez, gustatuko litzaidake lehiakorragoa izatea, eta aurrerapausoa ematea, garaipena ni nagoen ihesaldi batean edo talde txiki batean jokatzen denean nire aukerak baliatzeko. Nire ustez, horregatik fijatu dira nigan, lehiatzeko nire moduagatik. Ez dut ezer barruan uzten, nire asmoa beti izaten da borrokatzea, nire aukerak baliatzea eta dena ematea" zehaztu du Kern Pharmako txirrindulari berriak.

Zure interesekoa izan daiteke

Mauro Gianetti, Team Principal del UAE Emirates Team
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mauro Gianetti: “Aspin eta Tourmaleten erritmo oso altua ezartzea zen asmoa, Pogacarrek erasoa jo zezan"

Mauro Gianetti, UAE Team Emirates taldeko Team Principalak, Frantziako Tourreko seigarren etapa aztertu du. Suitzarra oso pozik agertu da bere taldearen lanarekin: "Taldea sekulakoa izan da, Matxinek lan bikaina egin du planarekin". Pogacarrekin sailkapen nagusian alde handia lortu duten arren, ez du uste Tourra erabakita dagoenik: "Oraindik asko geratzen da", ohartarazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X