15:30ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeen Nafarroako Klasikoa, zuzenean, asteazken honetan, eitb.eus-en

Goi-mailako partaidetza izango du eta 136 kilometroko ibilbidean bederatzi tontor igoko dituzte.
"Emakumeen Nafarroako Klasikoa 2023" lasterketaren perfila
"Emakumeen Nafarroako Klasikoa 2023" lasterketaren perfila

Emakumeen Nafarroako Klasikoa asteazken honetan, maiatzak 10, jokatuko da. Guztira, WorldTeam mailako 23 taldek parte hartuko dute; tartean, Movistar, Canyon eta Israel Premier Tech Roland.

Lasterketa zuzenean emango du eitb.eus-ek 15:30etatik aurrera.

Lehen bi egunetan lehiatzen zen proba egun bakar batean lehiatuko da orain, gogorragoa eta ikusgarriagoa izateko eta Women Elite1Pro mailara igo ahal izateko. Horri esker, egutegiko lasterketa garrantzitsuenen artean izango da.

Irteera eta helmuga Iruñeko Antso Azkarraren etorbidean izango da, eta 136ko ibilbidea egingo dute, bederatzi mendaterekin: : Olaberri, Tiebas, Biurrun, Tirapu, Añorbe, Artajona, El Perdón, Zariquiegui eta Galar. Lasterketa 14:00etan hasiko da eta 17:30ak inguruan amaitzea aurreikusita dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X