Zortzi etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltel-Euskadi Afrikara doa lehen aldiz eta Ruandako Tourra lehiatuko du

Zortzi etapa izango dira, eta Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Mikel Iturria txirrindulariek osatuko dute taldea.
Euskaltel-Euskadi
Euskaltel-Euskadi. Artxiboko argazkia: EITB Media

Euskaltel-Euskadi lehen aldiz izango da Afrikako lehiaketa batean, Ruandako Tourra jokatuko baitu otsailaren 19tik 26ra bitartean. Zortzi etapa izango dira, eta Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Mikel Iturria txirrindulariek osatuko dute taldea, Pello Olaberriaren zuzendaritzapean.

20 talde izango dira guztira Ruandako Tourraren irteeran. Ruandako Tourraren ibilbidea oso menditsua da eta 20.000 metro baino gehiagoko desnibela du guztira, altueran eta beroarekin, gainera. Profilek ia ez dute atsedenik ematen, mendate ugari dituzte eta maldan gora bukatzen dira hainbat etapa. Nagusia bosgarrena izango da, 4.000 metro baino gehiagoko desnibelarekin, eta lasterketa azken bi jardunaldietan erabakiko da, Kigali hiriburuan eta Mur Kigali ospetsuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X