2023ko Itzuliko ibilbidearen eta etapen profilen nondik norakoak plazaratu dituzte
Euskal Herriko Itzuliko (Itzulia Basque Country) lasterketako antolatzaileek apirilaren 3an Gasteizen hasi eta apirilaren 8an Eibarren bukatuko den lasterketako ibilbidearen xehetasunak plazaratu dituzte asteazken honetan, Eibarko udaletxean egindako agerraldian. Izan ere, 2023ko Kirolaren Europar Hiri izendatu duten hiri armaginak hartuko du lasterketaren azken etapa.
Ohikoa den legez, probak sei etapa izango ditu, 992,5 kilometroko ibilbidean zehar banatuta, eta ez du erlojupeko jardunaldirik izango. Ondorioz, handitu egin da Eibarko azken helmugara iristeko egin beharreko kilometro kopurua, 992,5 kilometro, hain zuzen ere. Denetara 26 mendate gainditu beharko dituzte, horietako gehienak (16) hirugarren mailakoak. Bigarren mailakoak 7 izango dira, eta lehen mailakoak, berriz, 3 baino ez, baina guztiak azken etapan egongo dira bilduta.
Arabako errepideetatik jokatu den hastapeneko jardunaldiak motorrak berotzeko balioko die parte-hartzaileei. Gasteiztik Bastidara egingo dute estreinako egun horretan, 165,4 kilometro eta mendate bakarra (Opakua, 2. mailakoa) izango dituen ibilbidean. Liderraren lehen elastikoa jantzi nahiko dutenek erne egon beharko dute, bai etapan zehar ager daitekeen haizearekin, bai azken kilometroarekin; izan ere, goranzko joera du (% 8 eta % 6ko tarteak), eta horrek balizko esprinta zailduko du.
Nafarroako errepideetatik barrena ibiliko dira txirrindulariak bigarren jardunaldian, Viana eta Leitza batzeko. Horixe izango da etaparik luzeena, 193,8 kilometrokoa. Bost tontor ageri dira profilean, ia denak ibilbideko azken aldera kokatuta. Azkena Arkiskil izango da, 2. mailakoa. Behin hura gaindituta, bost kilometro baino ez dira geratuko helmuga harrapatzeko, guztiak maldan behera.
Hirugarren etapari dagokionez, Gipuzkoan hasi eta bukatuko da; Errenteriatik abiatuko baita Villabona-Amasara iristeko (162,8 kilometro). Aurreko egunean bezala, bost mendate izango ditu ibilbideak, guztiak 3. mailakoak, azken 100 kilometroetan. Dena den, eguneko igoerarik ikusgarriena azken kilometroan sartuta izango dute zain txirrindulariek. Izan ere, Hikako aldapa ezin gogorretan % 26ko tarteak gainditu beharko dituzte.
Lasterketaren erdialdean, Bizkaira joko dute txirrindulariek, hurrengo bi etapak bertan jokatzeko asmoz. Hala, Santurtzik hartuko ditu laugarren jardunaldiko irteera eta helmuga (175,7 kilometro). Ibilbidean zehar Araban ere sartuko da lasterketa, Laudio, Amurrio eta Errespalditza horren lekuko izanik. Lau igoerako eguna izango da, zailena La Asturianakoa (2. mailakoa). Bertako gainaldetik helmugara 15 kilometro faltako dira, ia gehienak goitik beherakoak.
Azken-aurreko etapan ere herri berean egongo dira kokatuta irteera eta helmuga, Zornotzan, hain zuzen ere. 164,5 kilometroko jardunaldi gorabeheratsua izango dute ziklistek, eta lau gain pasatu beharko dituzte; azkena, Belarrinaga (3. mailakoa). Dena den, bertatik amaierara bitartean, 25 kilometro geratuko dira oraindik; hortaz, abenturazaleentzat faboritoentzat baino aproposagoa izan daiteke, baita zuzendarien estrategiak probatzeko egokia ere.
Azken etapa izango da Itzuliko laburrena (137,8 kilometro), baina baita gogorrena ere, nahiz eta ez den Arraten amaituko. Seigarren jardunaldira arte irauten duten parte-hartzaileek zazpi mendateri egin beharko diete aurre Eibarren abiatu eta Eibarren bukatuko den azken etapa erabakigarrian: Elkorrieta (3. mailakoa), Azurki (1. mailakoa), Gorla (2. mailakoa), Krabelin (1. mailakoa), Trabakua (3. mailakoa), Izua (1. mailakoa) eta Urkaregi (3. mailakoa). Orduan jakingo da nor izango den 62. ekitaldiko irabazlea.
2023KO ITZULIKO ETAPEN PROFILAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz – Bastida (165,4 kilometro)
------------------------------------------------------
2. etapa (apirilak 4): Viana – Leitza (193,8 kilometro)
------------------------------------------------------
3. etapa (apirilak 5): Errenteria – Villabona-Amasa (162,8 kilometro)
------------------------------------------------------
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi – Santurtzi (175,7 kilometro)
------------------------------------------------------
5. etapa (apirilak 7): Zornotza – Zornotza (164,5 kilometro)
------------------------------------------------------
6. etapa (apirilak 8): Eibar – Eibar (137,8 kilometro)
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.