Emakumeen Nafarroako Klasikoa, zuzenean eitb.eus-en
Nazioarteko tropeleko txirrindulari onenen ordezkaritza handi batek jokatuko ditu astearte eta asteazken honetan (maiatzak 10 eta 11) Emakumeen Nafarroako Klasikoa.
Lehendabiziko proba Irurtzunen hasi eta amaituko da. Ibilbideak 137 kilometro eta 2.700 metroko desnibel positiboa izango du, bederatzi haranetako parajeetan barrena: Arakil, Basaburua, Goñi, Imotz, Iza, Larraun, Leitzaldea, Malerreka eta Ollo.
Hurrengo egunean, maiatzaren 11n, 124,8 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute txirrindulariek. Iruñean hasi eta amaituko da, Olaberri, Tiebas, Biurrun, Tirapu, Artaxoa eta Erreniegara igota.
Lasterketa biak zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en: asteartekoa (Irurtzun - Irurtzun), 17:15etik aurrera; asteazkenekoa (Iruñea - Iruñea), 16:30etik aurrera.