Bizkaia-Durango taldeak Italiako Giroan parte hartuko du
2022ko Giro Donne lasterketa, emakumezkoen mailako Italiako Giroa, ekainaren 30a eta uztailaren 10a artean jokatuko da, eta bertan egongo dira Bizkaia-Durango eta Movistar taldeak.
WorldTeam mailako hamahiru taldek parte hartuko dute, Kontinental mailako hamar talderekin batera. Movistar WorlTeam mailakoa da; Bizkaia-Durango, aldiz, Kontinental mailakoa.
Lasterketak hamar etapa izango ditu, eta ibilbide guztiak batuta, 1002,6 kilometro pilatuko ditu.
2022ko Giro Donne lasterketako etapa guztiak:
1. etapa (Ekainak 30, osteguna): Cagliari-Cagliari (Erlojupekoa) (4,7 km)
2. etapa (Uztailak 1, ostirala): Villasimius-Tortolì (117,3 km)
3. etapa (Uztailak 2, larunbata): Cala Gonone-Olbia (112,7 km)
Atseden eguna: Uztailak 3, igandea
4. etapa (Uztailak 4, astelehena): Cesena-Cesena (120,9 km)
5. etapa (Uztailak 5, asteartea): Carpi-Reggio Emilia (123,4 km)
6. etapa (Uztailak 6, asteazkena): Sarnico-Bergamo (114,7 km)
7. etapa: (Uztailak 7, osteguna): Prevalle-Passo Maniva (113,4 km)
8. etapa (Uztailak 8, ostirala): Rovereto-Aldeno (92,2 km)
9. etapa (Uztailak 9, larunbata): San Michele All'Adige-San Lorenzo Dorsino (112,8 km)
10. etapa (Uztailak 10, igandea): Abano Terme-Padova (90,5 km)
Parte hartuko duten taldeak:
WorldTeam mailakoak:
BikeExchange-Jayco
Canyon // SRAM Racing
DSM
EF Education-TIBCO-SVB
FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope
Jumbo-Visma
Liv Racing Xstra
Movistar Team Women
Roland Cogeas Edelweiss Squad
SD Worx
Trek-Segafredo
UAE Team ADQ
Uno-X Pro Cycling Team
Kontinental mailakoak:
Aromitalia Basso Bikes Vaiano, BePink
Bizkaia–Durango
Ceratizit–WNT Pro Cycling Team
Cofidis Women Team
Colombia Tierra de Atletas GW Shimano
Isolmant – Premac – Vittoria
Mendelspeck
Servetto – Makhymo- Beltrami TSA
Top Girls Fassa Bortolo
Valcar – Travel & Service