Emakumezkoen Laboral Kutxak sei fitxaketa iragarri ditu
Duela lau urte Euskadi Fundazioak eta Laboral Kutxak indarrak batu zituzten emakumezkoen talde baten proiektua bultzatzeko. 2022. urteari begira, emakumezkoen Laboral Kutxak beste aurrerapauso bat emango du.
Hain zuzen, bigarren denboraldia izango du UCI Continental talde gisa eta maila horretan sendotzea espero du. Guztira, 13 txirrindularik osatuko dute taldea: 23 urtez azpiko zortzik eta elite mailako bostek.
Sei aurpegi berriak honako hauek dira:
Mireia Arriazu (2003, Nafarroa-ErmitagaƱa), Yurani Blanco (1998, Bizkaia-Durango), Olatz Gabilondo (1999, Bolintxo Okindegia), Ariana Gilabert (2000, Bizkaia-Durango), Sandra GutiƩrrez (2003, Bioracer-Metallo) eta Amaia Lartitegi (2001, Bizkaia-Durango).
Yurani Blanco, Ariana Gilabert eta Amaia Lartitegi txirrindulariak azpiko mailetan nabarmendu dira eta nazioartean eskarmentua dute. Blanco 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna izan zen 2019an eta junior mailako Espainiako txapeldunordea 2015ean; Gilabertek, berriz, zilarra eskuratu zuen 2018an, eta brontzea 2017an, junior mailako Espainiako erlojupeko txapelketetan; eta Lartitegi, azkenik, junior mailako Espainiako txapelduna izan zen 2019an. Sandra Gutierrez (Euskaldun Txapelketan bigarren aurten) eta Mireia Arriazu, junior mailatik datoz.
Laboral Kutxa 2022
Mireia Arriazu (2003), Irantzu Beloki (2000), Yurani Blanco (1998), Tania Calvo (1992), Elena Cuenca (1999), Idoia Eraso (2002), Garazi Estebez (2002), Olatz Gabilondo (1999), Xubane Garai (2002), Ariana Gilabert (2000), Sandra GutiƩrrez (2003), Amaia Lartitegi (2001) eta Usoa Ostolaza (1998). Paula Suarez, ordea, beste modalitate batzuetan arituko da hurrengo urtean.
Zure interesekoa izan daiteke
Laboral Kutxa-Euskadik igande honetan hasiko du denboraldiaurrea, Altean
2026ko denboraldiko taldea osatzen duten hamabost txirrindulariak Alacanteko udalerrian bilduko dira, abenduaren 14tik 21era bitartean.
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
Euskadi Fundazioak hamalau txirrindulari izanen ditu 2026 denboraldian
Euskadi Fundazioko formakuntza taldeak, Euskaltel-Euskadiren filiala dena, zazpi txirrindulariren gehitzea iragarri du astelehen honetan
Jasotako aukerengatik eskertuta, Red Bull-Boraren eskutik goi mailara jauzi egiteko prest da Haimar Etxeberria
Bere managerrak gonbidatuta, Haimar Etxeberria astebeteko egonaldia egiten ari da Kanaria Handian. Pogacar, Sivakov edota Philipsen bezalakoekin entrenatzen ari da egunotan. Hemendik aurrera, izen handi horiek ohiko aurkari izango ditu.
Caja Rural-Seguros RGAk Fernando Gaviria fitxatu du 2026ko denboraldirako
Horrela, Nafarroako taldeak bere ibilbidean zehar Frantziako Tourreko bi etapa garaipen eta Italiako Giroko bost dituen txirrindulari bat fitxatu du. Gaviria, 31 urtekoa bera, Movistar taldetik ailegatu da Caja Rural-Seguros RGAra.
Ken Pharmak sei txirrindularik taldea utziko dutela iragarri du
Pau Miquel, Jose Felix Parra, Unai Aznar, Miguel Angel Fernandez, Kiko Galvan eta Haimar Etxeberria dira; azken hori Red Bull-BORAn arituko da.
NSN enpresak Israel Premier Techen lekua hartuko du txirrindularitza profesionalean
Never Say Never Andres Iniesta futbolari ohiak eta Stoneweg enpresak fundatu dute. Stoneweg inbertsio plataforma hispaniar-suitzarra da, eta dagoeneko akziodun berria da.
Joao Almeida 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren irabazleak UAErekin berritu du, 2028ra arte
Horrela, Espainako Vueltan bigarren postuan amaitu zuen Almeidak Tadej Pogacarren taldean jarraituko du hurrengo hiru denboraldietan, gutxienez.
2026ko Itzulia Bergaran amaituko da, Gorla, Asentzio eta Azkarate mendateak bi aldiz igo ondoren
Txirrindulariek, beraz, apirilean azken etapa gogorra gainditu beharko dute, ohikoa baino gogorragoa. Antzuolatik abiatu eta Bergarako hirigunean bukatuko da, 2004tik etapa amaierarik ez zuen herrian.
Kern Pharmak Jose Maria Martin fitxatu du, 2027ra arte
Andaluziarrak, hamaika garaipen lortu ditu afizionatuetan, 2025eko denboraldian: "2026an, txirrindulari eta pertsona moduan aurrepauso handia ematea espero dut; taldeari lagundu, hobetzen jarraitu, eta noraino ailegatzen ahal naizen ezagutu".