Emakumeen Biraren etorkizuna, kinkan
UCIk (Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna) asteazken honetan eman du jakitera 2020ko UCI World Tourreko egutegia, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan. Aitzitik, zerrenda horretan ez da ageri Emakumeen Bira, azken urteetan egin ohi izan duen legez.
ETBk jakin ahal izan duenaren arabera, aurtengo denboraldian maiatzaren 22tik 25era jokatu den lasterketak datorren denboraldian ez korritzeko arriskua dauka gaur gaurkoz, lasterketa antolatzaileari uzteko erabakia helarazi baitio UCIri arduradun nagusiak. Horrenbestez, aipatu proba ez da inongo egutegitan agertzen.
Duela hilabete eskas bukatutako edizioa XXXII.a izan zen, eta bertan Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo) txirrindulari italiarra gailendu zen, Amanda Spratt (Mitchelton Scott) australiar faboritoari bi segundoko tartea aterata. Hirugarren tokia Soraya Paladin (Alé Cipollini) italiarrak eskuratu zuen.
Donostiako klasikoa, uztailaren 25ean
Horrez gain, UCIk gaur jakinarazitako egutegiko beste alderdi azpimarragarriena da 2020an hainbat lasterketak aldaketak izango dituztela euren datetan, Tokioko Joko Olinpikoen eraginez. Besteak beste, Donostiako Klasikoa uztailaren 25era pasatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Romain Gregoirek eta Elisa Longok irabazi dute Locarnon hasi eta amaitu den bigarren etapa
Romain Gregoire (Groupama) txirrindulari frantziarrak Tadej Pogacarren azken erasoari eutsi dio, eta irabazi egin du eguneko ihesaldian izan ondoren. Emakumezkoetan, Elisa Longo Borghini (UAE Team ADQ) txirrindulari italiarrak eman du faboritoen artean lehen kolpea.
Hainbat txirrindulari ohik eta zenbait zalek Berrizko belodromoko lanak abiatzea eskatzen duen adierazpena babestu dute
Marino Lejarreta (belodromoak haren izena du), Iban Mayo eta Julian Gorospe, besteak beste, ekitaldian izan dira, ostegunean, Bizkaiko herri horretan. Helburua da instalazioak eraberritzeko lanak ahalik eta lasterren hastea.
Pogacarrek erakustaldia eman eta sailkapen nagusia ia erabakita utzi du Suitzako Itzuliaren lehen etapan
Klaneceko txirrindulariak erasoa jo du helmugatik 70 kilometrora, eta bakar-bakarrik helmugaratu da, Sondrion. Bestalde, emakumezkoen lasterketan, Femke De Vries herbeheretarra da Suitzako Itzuliko lehen liderra.
Wout van Aertek ez du Frantziako Tourrean parte hartuko, lesioa duelako ukondoan
Aurreko astean, Visma Lease a Bike taldeko txirrindulariak, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourrean etapa bat irabazita, lasterketa utzi behar izan zuen, ukondoan arazoak zituelako; lesio horrengatik ezingo da Bartzelonan uztailaren 4an hasiko den Frantziako Tourrean aritu.
Mikel Landa Suitzako Itzulian izango da, asteazkenean
Lasterketa asteazkenean hasiko da, hilaren 17an, eta igandean amaitu. Soudal Quick-Step taldeko txirrindulariak erorikoa izan zuen Euskal Herriko Itzulian, eta ordutik ezin izan da lehiatu. Besteak beste, Tadej Pogacar, Mathieu van der Poel, Primoz Roglic eta Richard Carapaz izango ditu aurkari.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Isaac Del Torok irabazi du Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra
Isaac Del Toro mexikarrak, Luke Tuckwell australiarrak eta Juan Ayuso espainiarrak osatu dute azken podiuma. Hala, Del Torok Tadej Pogacar esloveniaren tokia hartu du.
Del Toro nagusitu da Grand Colombierren, eta Tuckwellek lider jarraitzen du
Del Toro ihes eginda helmugaratu da, eta 25 segundo atera dizkio Juan Ayuso espainiarrari eta 39 Tobias Halland Johannessen norvegiarrari.
Van Gils nagusitu da 6. etapako esprintean, eta Truckwell da lider berria
Tobias Halland Johannessenek erasoa jo du azken esprintean, baina Maxim Van Gilsek indartsuago eragin die pedalei helmuga lehen postuan zeharkatzeko.
Wout Van Aertek irabazi du bosgarren etapa, esprint jendetsu batean, Parc des Oiseauxen
Sei txirrindulari izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, tartean, Julen Arriolabengoa Caja Rural taldeko arabarra, baina helmugatik 12 kilometrora tropelak harrapatu ditu.