1. ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

D'Hoore belgikarra da Emakumeen Birako lehen liderra

Bera izan da azkarrena Iurretako esprintean, eta, hartara, bera dago lehen postuan sailkapen nagusian.
Iragarkia
20190522204630_jolien-dhoore_
18:00 - 20:00
Jolien D'Hoorek irabazi du lehen etapa esprintean

Jolien D'Hoore (Boels Dolmans) belgikarrak jantzi du Emakumeen Birako liderraren lehendabiziko elastikoa, bera izan baita lasterketari hasiera eman dion etaparen irabazlea. Iurretan abiatu eta bertan bukatu den etapa (101 kilometrokoa) esprintean erabaki da, eta D'Hoorek indar erakustaldia eman du azken metroetan.Irabazleak Sofia Bertizzolo (Team Virtu Cycling) italiarra eta Gracie Elvin (Mitchelton Scott) australiarra garaitu ditu helmugako pankartapean.Birak dituen lau etapetatik bigarrena ostegunean jokatuko da, Aduna eta Amasa artean (111 kilometro). Ibilbideko lehen zatian, bi mendate puntuagarri igo beharko dituzte txirrindulariek, eta zirkuitu batean barrena ibiliko dira gero Asteasu, Zizurkil eta Adunan zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X