Romain Gregoirek eta Elisa Longok irabazi dute Locarnon hasi eta amaitu den bigarren etapa
Romain Gregoire (Groupama) txirrindulari frantziarrak Tadej Pogacarren azken erasoari eutsi dio, eta irabazi egin du eguneko ihesaldian izan ondoren. Emakumezkoetan, Elisa Longo Borghini (UAE Team ADQ) txirrindulari italiarrak eman du faboritoen artean lehen kolpea.
Romain Gregoireren (Groupama) eta Elisa Longo Borghiniren (UAE Team ADQ) poza, Locarnoko helmugan. Argazkia: EFE
Romain Gregoire (Groupama) txirrindulari frantziarrak irabazi du Suitzako Itzuliko bigarren etapa, 157,7 kilometrokoa, Locarnon hasi eta amaitu dena. Tadej Pogacarrek (UAE) erraz eutsi dio liderraren elastikoari.
Monte Ceneriko hasierako igoerak tropela astindu du, baina ezin izan da ihesaldi bat osatu. Irteera ofiziala eman eta 40 kilometrora, tartean Gregoire zegoen 14 txirrindulariko talde batek bi minutuko abaintaila lortu du. Ihesaldia helmugara irits zitekeela zirudienean, azken igoeretan, Tadej Pogacarrek hartu du aginte makila.
Esloveniarrak tropeletik tira egin du, alde egitea erabaki duen arte, eta Mathias Vacek (Lidl-Trek) bakarrik joan da haren atzetik. Etaparen azken zatian, 30 segundo baino gehiago kendu behar zizkieten oraindik aurrekoei. Ez dute lortu, nahiz eta ahalegina egin, eta iheslarien arteko azken esprintean garaipena Gregoirerentzat izan da; Marcel Camprubi kataluniarra (Q36.5) bigarren helmugaratu da.
Elisa Longok lehen kolpea eman du Locarnon
Emakumezkoetan, Elisa Longo Borghini (UAE Team ADQ) txirrindulari italiarrak irabazi du Suitzako Itzuliko bigarren etapa, 105,6 kilometrokoa, Locarnon hasi eta amaitu dena, eguneko azken igoeran erasoa jo ostean.
Bigarren Sarah van Dam (Visma) izan da, gainerako faboritoen hanka-sartze bat aprobetxatuz, eta hirugarren Steffi Haberlin (SD Worx), akats horren ondorioz, hain zuzen ere. Sailkapen nagusian, Femke de Vriesek (Visma) igoeretan gorriak ikusi ditu, eta lidergoa galdu du Longo Borghiniren mesedetan.
Carlotta Cipressik (Human Powered Health) eta Margot Vanpachtenbekek (Lidl-Trek) osatu dute eguneko ihesaldia. Bikote horren aldea bi minututik gorakoa izan da, baina murriztuz joan da amaiera aldera. 19 kilometroren faltan, eguneko lehen igoera baino lehen, tropela berriro bat eginik zegoen.
Fanghirako igoerak txirrindularien lehen aukeraketa egin du, eta, azkenean, lasterketa-buruan seikote bat osatu da: Kasia Niewiadoma (CANYON), Marlen Reusser (Movistar), Femke de Vries, Sarah van Dam (Visma), Elisa Longo Borghini (UAE) eta Steffi Häberlin (SD Worx).
Via Consiglio Mezzanon, De Vriesek lehen etapako esfortzua ordaindu du. Longo Borghini, aldiz, sendo azaldu da, eta gailurrera bakarrik iritsi da, Niewiadoma atzean utzita Reusser eta Van Damekin. Italiarrak hamar segundoko aldea hartu du atzekoekiko, eta jaitsieran abantaila areagotu ere egin du helmugara bakarrik iritsi arte.
Bigarren postua Reusser, Niewiadoma eta Van Dam artean egongo zela zirudienean, lehenengo biak bihurgune batean ibilbidez okertu dira, eta, beraz, bigarren postua eskura eman diote askoz zuhurrago jokatu duen Van Dami.
Zure interesekoa izan daiteke
Onley eta Ciccone, nor baino nor gehiago Burgosko Itzuliko bigarren etapako esprintean
Oscar Onleyk bereganatu du garaipena Valle del Solerako igoeran, eta, hori gutxi balitz bezala, lasterketako liderraren maillota janztea lortu du.
Onley Ciccone baino gehiago izan da Valle del Solen, eta Burgosko Itzuliko liderra da
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari eskoziarra Lidl-Trekeko ziklista italiarra baino azkarrago ibili da, azken metroetan, eta, hala, lasterketako bigarren etapan gailendu da, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri. Markel Beloki zazpigarren tokian helmugaratu da.
Igoera eta esprinta, eta Brennanen garaipena, Burgosko Itzuliko lehen etapako azken kilometroan
Visma taldeko txirrindulari britainiarra bikain gailendu da, Castillo mendatean; izan ere, amaierari onena eman dio taldekideen lan ederrari.
Matthew Brennanek irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, eta aurreneko liderra da
Visma taldeko txirrindulari britainiarra azkarrena izan da lasterketako lehenengo etapan erabakigarria izan den esprintean, asteartean. Ostegunean, 21 urte beteko ditu Brennanek, eta zazpi garaipen daramatza 2026ko denboraldian.
Natnael Tesfatsionek irabazi du Getxoko Zirkuitua
Natnael Tesfatsion (Movistar) eritrearra nagusitu da 2026ko Getxoko Zirkuituan. Azken metroetako esprint estuan erabaki da garailea, eta euskal txirrindulari ugari izan dira lasterketa bereganatzeko lehian. Helmugan, baina, eritrearra izan da azkarrena, Pau Miquel (Bahrain Victorious) kataluniarra izan da bigarren eta Alex Aranburu (Cofidis) euskalduna, hirugarren.
Ion Izagirre: “Erlaitzen ikusi dut ez nengoela onenekin egoteko moduan"
Ion Izagirrek azkeneko aldiz parte hartu du Donostiako Klasikoan. Gipuzkoarra saiatu da, baina ez du bere egun onena izan.
Ion Izagirre, Pello Bilbao eta Bauke Mollema omendu dituzte Donostian azkenekoz aritu ostean
Hirurak denboraldi honen amaieran erretiratuko direla eta, Donostiako Klasikoaren helmugan bildu diren zaleen omenaldia jaso dute.
Pello Bilbao: “Podiumaren lehiatik hain hurbil egotea sorpresa izan da niretzat"
Bizkaitarrak bosgarren egin du Donostiako Klasikoan bere azken parte hartzean. Podiumetik hain gertu geratu izanak amorrua eman diola onartu du.
Evenepoel, Donostiako Klasikoko errege
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak laugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa, esprintean Richard Carapaz ekuadortarra menderatuta. Horrela, Red Bull-BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulariak historia egin du Donostiako Boulevardean laugarrenez txapela jantzita. Pello Bilbao, bere aldetik, bosgarren postuan helmugaratu da.
Lasterketa erabaki duten azken kilometroak!
Remco Evenepoelek erasoa jo du eta berak egin du lasterketako onenen aukeratketa. Azken kilometroan bera eta Richard Carapaz lehiatu dira nor baino nor gehiago. Pello Bilbaok bosgarren egin du bere azken partaidetzan.