Hodeg nagusitu da esprintean eta Lutsenkok lidertzari eutsi dio
Alvaro Jose Hodeg (Quick Step) kolonbiarrak irabazi du Turkiako Tourreko bosgarren etapa, Selcuk eta Manisa artekoa, eta 135,7 kilometroko ibilbidea izan duena. Alexey Lutsenkok (Astana) jarraitzen du lider.
Hodegek 22 urte ditu, eta 2018ko bosgarren garaipena erdietsi du. Bigarren izan zen Sam Banettek (Bora Hansgrohe) irabazi zuen bigarren etapan, eta larunbat honetan ez du garaipena lortzeko aukera alferrik galdu.
Etapan zehar hainbat ihesaldi saiakera egon dira. Hala ere, aurrera egin duen bakarra, besteak beste, Amaro Antunes (CCC) eta Rafael Reis (Caja Rural) egon diren boskotearena izan da. Ihesaldiko taldetxoak 2 minutu eta 35 segundoko abantaila izan du tropelarekiko, baina esprinterren taldeak jarri dira lanean eta ihesaldia behera bota dute.
Tropela bat eginda iritsi da azken metroetara eta esprintean Hodeg izan da azkarrena. John Degenkolb (Trek Segafredo) izan da bigarren eta Nathan Haas (Katusha Alpecin), hirugarren.
Lutsenko da sailkapen nagusiko liderra, eta 4 segundora du bigarren sailkatua den Haas. Euskadi Murias taldeko Eduard Prades laugarren da sailkapen nagusian, liderrarekiko 6 segundora.
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Landaren garaipenaren azken metroak Espainiako Vueltako 20. etapan
Mikel Landak 2026ko Espainiako Itzuliko 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta El Collado del Alguacil arteko 186,8 kilometroko etapa gogorra. Ikusi hemen lasterketako azken metroak.
Mikel Landa: “Neukan guztia eman dut"
Arabarrak garaipen handia lortu du Espainiako Itzuliko 20. etapan gailenduta ia bost urte garaipenik lortu gabe igaro ostean. Landa malko artean helmugaratu da.
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Mikel Landak ‘landismoa’ berpiztu du Alguacil mendatean
Murgiako txirrindulariak 2026ko Espainiako Vueltako 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta Collado del Alguacil artean 186,8 kilometroko ibilbidea izan duena.
Evenepoel nagusitu da Quebecen, esprintean Ciccone garaituta
Belgikarrak italiarra menderatu du azken esprintean. Juan Ayusok, bere aldetik, eroriko gogorra izan du helmugatik gertu.
Eddie Dunbar gailendu da Peñas Blancas mendatean, eta Enric Masek erraz eutsi die aurkariei
Txirrindulari irlandarra bakarka helmugaratu da, Santiago Buitrago bukaerarako 500 metroren faltan gainditu eta gero. Primoz Roglic saiatu da Enric Mas atzean uzten, baina liderrak ondo eutsi die eraso saiakera guztiei, eta eskura dauka Vuelta.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Küngek irabazi du erlojupekoa eta Masek lidergoa mantendu du
Enric Masek maillot gorria mantendu du El Puerto de Santa María eta Jerez de la Frontera arteko erlojupekoan. Primoz Roglicek aldea murriztu du, baina ez lidergoa arriskuan jartzeko adina. Stefan Küngek irabazi du etapa denborarik onena eginda.
Neurozirujau batek ebakuntza egin dio Jaume Guardeño Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindulariari
Alacanteko ziklistak, apirilean, istripu larria izan zuen, entrenatzen ari zela, ibilgailu baten kontra talka egin baitzuen. Nafarroako taldeak iragarri duenez, sendatze prozesuan jarraitzen du.
Matthew Brennanek ez du huts egin Sevillan, eta bosgarren aldiz gailendu da Espainiako Vueltan
Aurreikusita zegoenez, lasterketaren 81. ekitaldiko hamazortzigarren etapa esprintean erabaki da, eta Brennan, beste behin, onena izan da. Espainiako Vueltak, orain, osteguneko erlojupekoa du jomugan; izan ere, azken sailkapen nagusirako oso garrantzitsua izan liteke.