TURKIAKO ITZULIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bennett irlandarrak irabazi du bigarren etapa eta lider jarri da

Denbora-sariak baliatu ditu Borako txirrindulariak sailkapeneko lehen postura igotzeko.
Bennett garaipena ospatzen aurtengo Giroko etapa batean. Artxiboko argazkia: EFE
Bennett garaipena ospatzen aurtengo Giroko etapa batean. Artxiboko argazkia: EFE

Sam Bennett (Bora Hansgrohe) da Turkiako Itzuliko lider berria, 154,1 kilometroko bigarren etapa esprintean irabazi ostean.

27 urteko txirrindulari irlandarra izan da azkarrena helmugan, eta haren atzetik sartu dira Alvaro Hodeg kolonbiarra (Quick Step) eta Simone Consonni italiarra (UAE Emirates).

Aurtengo Giroan hiru etapa irabazi eta Koloniako Itzulia eskuratu duen Bennettek liderraren elastikoa jantzi du denbora-sariei esker. Orain arte lehen postuan zegoen Maximiliano Richeze argentinarra (Quick Step) bigarren da orain liderrarengandik 6 segundora.

Etapako protagonistak ihesean ibili diren lau txirrindulari izan dira, tartean Josu Zabala nafarra (Caja Rural), baina euren ahalegina antzua izan da, tropelak harrapatu egin baititu 9 kilometroren faltan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X