Mallorcako Challengea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

John Degenkolbek eskuratu du lehen garaipena Mallorcan

Aitor Gonzalez (Euskadi-Murias) eta Jon Ander Insausti (Euskadi Fundazioa) euskal txirrindulariak, eta Gonzalo Serrano (Caja Rural) madrildarra eguneko ihesaldian egon dira.
20180125205524_challenge-mallorca-2018-etapa1_
18:00 - 20:00
John Degenkolb, nagusi lehen etapako esprintean

John Degenkolb (Trek Segafredo) alemaniarrak poltsikoratu du ostegun honetan Porreres-Felanixt-Ses Salines saria, 177,7 kilometro egin ostean. Bera izan da azkarrena esprintean Sandre Holst Enger (Cycling Academy) eta Jasper De Buyst (Lotto) txirrindularien aurretik.

Eguneko ihesaldian bost txirrindulari sartu dira: Aitor Gonzalez (Euskadi-Murias), Jon Ander Insausti (Euskadi Fundazioa), Gonzalo Serrano (Caja Rural-Seguros RGA), Amici (Biesse) eta Van Hecke (Sport Vlaanderen), baina tropelak helmugara iritsi baino 13 kilometro aurretik harrapatu ditu. Dena den, Aitor Gonzalezek esprint berezien saria eskuratu du.

Lasterketa honetan Alejandro Valverde lehiaketara bueltatu da, joan zen urteko Frantziako Tourreko hasierako etapan erori eta lesionatu eta gero. 40. tokian sartu da.

Bihar lasterketako etapa nagusia jokatuko da (Serra de Tramuntana saria, 140,1 kilometrokoa), Sóller eta DeiÔ herrien artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X