Castroviejok domina nahi du erlojupekoan
Jonathan Castroviejo txirrindulari getxoztarra iaz lorturiko podiuma errepikatzen saiatuko da asteazken honetan Norvegiako Bergen hirian jokatuko den Munduko Txapelketako erlojupekoan. Ibilbideak 31 kilometro ditu, eta igoera bat azken 3,4 kilometroetan, eta Chris Froome britainiarra eta Tom Dumoulin herbeheretarra dira bertan gailendu eta urrezko domina eskuratzeko faborito nagusiak.
"Mundial oso estua izango da. Denetarik gerta daiteke. Ez datorkit txarto. Egingo duen euriarekin eta hain ibilbide zailarekin oso gogor joango da", esan du Movistar Team taldeko kideak. Castroviejok brontzezko domina bereganatu zuen iaz Dohan jokatutako mundialean. Aurretik, laugarren egin zuen 2015ekoan eta 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiadetan.
Castroviejok ohartarazi duenez, "nahiko fresko" iritsi beharko da Floyen gaineko azken igoerara podiumera igo ahal izateko. Aldapa hori 3,4 kilometro luze da eta % 9,1eko batez besteko desnibela du. "Aurretik, 500 metroko harbidea dago, hankak 'minduta' uzten dituena, eta atsedenik ez duten hiru kilometro eta erdi daude gero", adierazi zuen ibilbidea aztertu ostean.
"Dudan guztia emango dut, ea ondo ateratzen zaidan. Pozik egongo naiz erlojupeko ona egiten badut, akatsik eta erorikorik ez badaukat. Ea podiumetik ahalik eta gertuen nagoen. Laugarren? Hobeto laugarren bosgarren baino, baina hirugarren izan ahal bada, hobeto".
Froome, Dumoulin eta Roglic, aurkariak
Castroviejorekin batera, Gorka Izagirre debutaria ere arituko da Mundialeko erlojupekoan. Hemeretzigarren postuan aterako da, bigarren txandan, 14:00ak jo eta 30 segundo pasatu ostean. Castroviejo, aldiz, atzetik hasita laugarrena izango da irteeran, eta 16:59an aterako da.
Getxokoaren aurretik aterako dira Mundialeko podiumera iristeko beste faboritoak: besteak beste, Tejay Van Garderen estatubatuarra, Ilnur Zakarin errusiarra, Bob Jungels luxenburgotarra, Maciej Bodnar poloniarra, Primoz Roglic esloveniarra eta Rohan Dennis australiarra. Chris Froome, Tom Dumoulin eta egun munduko txapelduna den Tony Martin alemaniarra izango dira azkenak ateratzen.
Castroviejoren aburuz, Roglic podiumerako hautagaia da, baina bi faborito nagusien atzetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gotzon Martinek 2028ra arte berritu du kontratua Euskaltel-Euskadi taldearekin
Txirrindulari bizkaitarraren ibilbide guztiak lotura estua du Euskadi Fundazioarekin. 2026an, Orozkoko txirrindularia da taldeari UCI puntu gehien eman dizkion bigarren txirrindularia.
Haugsetek irabazi du sari potoloa, Kopeckyren eta tropelaren jazarpenari eutsi egin baitio
Norvegiarra hirugarren etapan nagusi izan da, eta maillot horia ere jantzi du. Uno-X Mobility taldeko txirrindulariak Lotte Kopecky (SD Worx) belgikarraren jazarpenari eutsi dio. Usoa Ostolaza laugarren izan da helmugan.
Tadej Pogacar 2026ko Espainiako Vueltan izango da, abuztuaren 22tik aurrera
Frantziako Tourra bosgarrenez irabazi berritan, UAEko txirrindulari esloveniarrak hurrengo Espainiako Vuelta jokatuko du. 2019an parte hartu zuen, oraingoz aurrenekoz eta azkenekoz, Espainiako Vueltan; ekitaldi hartan, hirugarren postua lortu zuen, eta hiru etapa irabazi zituen.
Wiebesek beste garaipen batekin eutsi dio maillot horiari
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak bere legea ezarri du berriro esprintean, Genevako helmugan bigarren garaipena jarraian lortzeko.
Natnael Tesfatsionek irabazi du Getxoko Zirkuitua
Natnael Tesfatsion (Movistar) eritrearra nagusitu da 2026ko Getxoko Zirkuituan. Azken metroetako esprint estuan erabaki da garailea, eta euskal txirrindulari ugari izan dira lasterketa bereganatzeko lehian. Helmugan, baina, eritrearra izan da azkarrena, Pau Miquel (Bahrain Victorious) kataluniarra izan da bigarren eta Alex Aranburu (Cofidis) euskalduna, hirugarren.
“Bat, bi, hiru, lau", Remco Evenepoelek euskarari egindako keinua Donostian irabazi ondoren
Belgikarrak sare-argitalpen bat egin zuen, Donostiako klasikoan irabazi dituen aldiak euskaraz kontatuz.
Lorena Wiebes da Tourreko lehen liderra Lausanan irabazita
SD Worx–Protime taldeko herbeheretarra Kim Le Court (AG Insurance–Soudal) eta Demi Vollering (FDJ–Suez) baino azkarragoa izan da esprintean.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Evenepoel, Donostiako Klasikoko errege
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak laugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa, esprintean Richard Carapaz ekuadortarra menderatuta. Horrela, Red Bull-BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulariak historia egin du Donostiako Boulevardean laugarrenez txapela jantzita. Pello Bilbao, bere aldetik, bosgarren postuan helmugaratu da.
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria: “Ametsa egi bihurtu da"
Miekl Landa Euskaltel-Euskadi taldeko burua izango da 2027tik aurrera, taldeak berak larunbat honetan iragarritakoaren arabera.