Armstrongek amore eman du eta ez du bere errugabetasuna defendatuko
Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrak ez die aurre egingo duela 10 urtetik egin dizkioten doping salaketei, eta horrek kolokan jar ditzake irabazitako zazpi Frantziako Tourrak.
"Gizon ororen bizitzan iristen da 'aski da' esateko momentu bat", adierazi du Armostrongek agiri batean.
"Honek guztiak halte handia egin dio nire familiari eta gure fundazioan egiten ari naizen lanari; horregatik, zentzugabekeria honekin amaitzea erabaki dut", adierazi du minbiziari aurre egin dion txirrindulariak, Livestrong fundazioaren sortzaileak.
The New York Timesen arabera, erabaki horren ondorioz, "ziurrenik", irabazitako zazpi Frantziako Tourrak, 2000ko Joko Olinpikoetan irabazitako brontzezko domina eta 1998ko abuztutik irabazitako beste lasterketa batzuk kenduko dizkiote txirrindulari estatubatuarrari.
Etengabeko dopinga 1999tik 2005era
AEBetako Dopingaren kontrako Agentziak (USADA) 1999 eta 2005 artean etengabe dopatu zela salatu du.
Hori horrela, ekainaren 29an, Armstrongen, Pedro Celaya Lezema eta Luis Garcia del Moral medikuen, Pepe Marti entrenatzailearen, Michele Ferrari mediku-laguntzailearen eta Johan Bruyneel kirol-zuzendariaren kontrako karguak aurkeztea erabaki zuen dopingaren kontrako erakundeak.
40 urteko txirrindulariak errugabea dela berretsi izan du eta ukatu egin ditu doping salaketak. Hala ere, USADAk dio Armstrongen hamar taldekide ohik kontrakoa esaten dutela eta badaudela odol laginak dopinga baieztatzen dutenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Kazkabar ekaitz batek Vueltako hirugarren etapa bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute hirugarren etapa, Mont Louiseko igoeran izandako kazkabar ekaitz baten ondorioz.
Matthew Brennanek irabazi du Manosquen, esprintean, eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du Espainiako Vueltan
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarra izan da azkarrena lasterketako bigarren etapako azken metroetan. Pogacar hirugarren postuan helmugaratu da, eta, hala, maillot gorriari eutsi dio, sailkapen nagusiko lehen tokian segitzen baitu.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pogacarrek irabazi du Monakon, eta La Vueltako liderra da lehen egunean
Esloveniarrak bederatzi ehunenengatik irabazi dio Ethan Hayterri gorriz janzteko.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alaphilippek, XXI. mendeko txirrindulari frantziar onenetako batek, erretiroa hartuko duela iragarri du
Txirrindulari frantziarrak bere azken Frantziako Tourra korritu zuen 2026an, non 126. postuan amaitu zuen.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Julen Arriolabengoa, Euskaltel-Euskadiren errefortzu berria
Txirrindulari arabarra talde laranjan arituko da azken hiru denboraldietan Caja Rural-RGA taldean ibili ondoren.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.