Contadorrek bosgarren etapa irabazi du eta bigarren da sailkapenean
Saxo Bank taldeko Alberto Contadorrek irabazi du San Luiseko Tourraren bosgarren etapa eta bigarren postuan kokatu da sailkapen nagusian Levi Leipheimer estatubatuarraren atzetik.
Etapak izan dituen 160 kilometroak egiteko 4 ordu, 19 minutu eta 59 segundo behar izan ditu Pintokoak. Daniel Diaz izan da bigarren eta Leipheimer bera hirugarren.
- Bosgarren etaparen sailkapena:
.1. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) 4h19m59s
.2. Daniel Diaz (ARG-San Luis Somos Todos) 2s
.3. Levi Leipheimer (USA-Omega Pharma) 5s
.4. Jose Serpa (COL-Androni Giocattoli) 25s
.5. Marcos Garcia (ESP-Caja Rural) 44s
- Sailkapen nagusia:
.1. Levi Leipheimer (USA-Omega Pharma) 17h27m52s
.2. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) 46s
.3. Daniel Diaz (ARG-San Luis Somos Todos) 1m31s
.4. Stefan Schumacher (GER-Christina Watches) 1m36s
.5. Vincenzo Nibali (ITA-Liquigas) 1m50s.