Tour Down Under: Gerransek irabazi du proba eta Greipelek azken etapa
Andre Greipel izan da nagusi Tour Down Underreko seigarren eta azken etapan. Proba Simon Gerransek (GreenEDGE) irabazi du eta Alejandro Valverdek bigarren bukatu du.
Etapak 90 kilometro izan ditu Adelaidan eta tropelak 20 itzuli eman behar izan ditu 2 kilometroko zirkuituari. Ihesaldia eratzeko saiakerak ugariak izan dira, baina azpimarragarriena Bakelants (RadioShack), Romain Sicard (Euskaltel-Euskadi) eta Meyer (GreenEDGE) txirrindulariena izan da.
6. etapa:
1 GREIPEL, Andre Lotto-Belisol 1:56:48
2 RENSHAW, Mark Rabobank st
3 PETACCHI, Alessandro Lampre - ISD st
4 HUTAROVICH, Yauheni FDJ - BigMat st
5 ROJAS, Jose Joaquin Movistar st
6 BOASSON HAGEN, Edvald Sky Procycling st
7 FEILLU, Romain Vacansoleil -DCM st
8 CANTWELL, Jonathan Team Saxo Bank st
9 SABATINI, Fabio Liquigas - Cannondale st
10 BELLETTI, Manuel AG2R La Mondiale st
Sailkapen nagusia:
1. GERRANS Simon GreenEDGE 20:46:18
2 VALVERDE, Alejandro Movistar st
3 MACHADO, Tiago RadioShack-Nissan 0:08
4 ROGERS, Michael Sky Procycling 0:14
5 DENNIS, Rohan UNI SA - Australia st
6 BAKELANTS, Jan RadioShack-Nissan 0:16
7 BOASSON HAGEN, Edvald Sky Procycling 0:18
8 MORENO, Javier Movistar 0:23
9 MATTHEWS, Michael Rabobank 0:29
10 VORGANOV, Eduard Katusha 0:32
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Landa Suitzako Itzulian izango da, asteazkenean
Lasterketa asteazkenean hasiko da, hilaren 17an, eta igandean amaitu. Soudal Quick-Step taldeko txirrindulariak erorikoa izan zuen Euskal Herriko Itzulian, eta ordutik ezin izan da lehiatu. Besteak beste, Tadej Pogacar, Mathieu van der Poel, Primoz Roglic eta Richard Carapaz izango ditu aurkari.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Isaac Del Torok irabazi du Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra
Isaac Del Toro mexikarrak, Luke Tuckwell australiarrak eta Juan Ayuso espainiarrak osatu dute azken podiuma. Hala, Del Torok Tadej Pogacar esloveniaren tokia hartu du.
Del Toro nagusitu da Grand Colombierren, eta Tuckwellek lider jarraitzen du
Del Toro ihes eginda helmugaratu da, eta 25 segundo atera dizkio Juan Ayuso espainiarrari eta 39 Tobias Halland Johannessen norvegiarrari.
Van Gils nagusitu da 6. etapako esprintean, eta Truckwell da lider berria
Tobias Halland Johannessenek erasoa jo du azken esprintean, baina Maxim Van Gilsek indartsuago eragin die pedalei helmuga lehen postuan zeharkatzeko.
Wout Van Aertek irabazi du bosgarren etapa, esprint jendetsu batean, Parc des Oiseauxen
Sei txirrindulari izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, tartean, Julen Arriolabengoa Caja Rural taldeko arabarra, baina helmugatik 12 kilometrora tropelak harrapatu ditu.
Esprint jendetsu batean bereganatu du Van Aertek bosgarren etapa
Wout Van Aert (Team Visma) gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourraren bosgarren etapan. Esprint masibo batek erabaki du gaurko emaitza, belgikarra gainontzekoak baino gehiago izan da eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Montrond-les-Bainsen.
Eibarko Txirrindulari Elkarteak 100 urte bete ditu txirrindularitza bultzatzen
Elkarteak bere mendeurrena dela eta egingo dituen ekintzak aurkeztu ditu gaur arratsaldean egindako ekitaldian. Harrobi zein elitekoa, oro har, txirrindularitza bultzatzen eman ditu 100 urte horiek, baita hainbat kategoriatako lasterketak antolatzen ere.
Ihesaldiko txirrindularien arteko esprinta, eta Simmonsen garaipena, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko laugarren etapan
Lidl-Trek taldeko txirrindulari estatubatuarra ihesaldiko azkarrena izan da gaur, asteazkenez; segundo gutxi batzuengatik. Ihesaldia Montrond-les-Bainsen helmugaratu da.
Simmons garaile atera da eguneko ihesalditik, eta Baudinek maillot horiarekin jarraitzen du
Ameriketako Estatu Batuetako txapeldunak, besteak beste, Finn Fisher-Black (Red Bull Bora) eta Matteo Vercher (Total Energies) atzean utzi ditu 10 txirrindulariko esprintean.