Tour Down Under: William Clarkek irabazi du bigarren etapa
William Clarke australiarrak irabazi du Tour Down Underreko bigarren etapa (148 kilometro Lobethal eta Stirling artean). Martin Kohler da probako lider berria.
Lehen kilometrotik ihesaldian izan da Clarke eta helmugara bakarrik iristea lortu du. Tropelaren susperraldia beranduegi heldu da.
Michael Matthews izan da bigarren eta Simon Gerrans hirugarren. Valverdek azken kilometroetan egin du eraso eta laugarren sartu da.
2. etapa:
1 William CLARKE AUS 3:58:35
2 Michael MATTHEWS RAB +1:02
3 Simon GERRANS GEC +1:02
4 Alejandro VALVERDE BELMONTE MOV +1:02
5 Edvald BOASSON HAGEN SKY +1:02
6 Oscar FREIRE GOMEZ KAT +1:02
7 Greg VAN AVERMAET BMC +1:02
8 Luke ROBERTS SAX +1:02
9 Gerald CIOLEK OPQ +1:02
10 Heinrich HAUSSLER GRM +1:02
Sailkapen nagusia:
1 Martin KOHLER BMC 8:33:05
2 Andre GREIPEL LTB 2
3 Michael MATTHEWS RAB 4
4 Simon GERRANS GEC 8
5 Rohan DENNIS AUS 9
6 Eduard VORGANOV KAT 10
7 Xavier FLORENCIO CABRE KAT 12
8 Jonathan CANTWELL SAX 12
9 Jan BAKELANTS RSH 12
10 Luke ROBERTS SAX 12
Zure interesekoa izan daiteke
Bahrain Victorius taldeak Ibon Ruiz gasteiztarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako
27 urteko eskalatzaile arabarrak Kern Pharma taldean egin du bere ibilbide profesionala orain arte. "Niretzat eredu diren txirrindulariak izan dituen taldea da, Pello Bilbao esaterako", azpimarratu du txirrindulari gasteiztarrak.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2027ko Espainiako Vuelta Santiagotik aterako da eta irailean hasiko da
Lasterketa Galiziatik abiatzen den zortzigarren aldia izango da, eta "Donejakue Bidean oinarritutako lineako etapa" batekin hasiko da.
Mikel Landaren garaipenaren azken metroak Espainiako Vueltako 20. etapan
Mikel Landak 2026ko Espainiako Itzuliko 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta El Collado del Alguacil arteko 186,8 kilometroko etapa gogorra. Ikusi hemen lasterketako azken metroak.
Mikel Landa: “Neukan guztia eman dut"
Arabarrak garaipen handia lortu du Espainiako Itzuliko 20. etapan gailenduta ia bost urte garaipenik lortu gabe igaro ostean. Landa malko artean helmugaratu da.
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Mikel Landak ‘landismoa’ berpiztu du Alguacil mendatean
Murgiako txirrindulariak 2026ko Espainiako Vueltako 20. eta azken-aurreko etapa irabazi du larunbat honetan, Calahorra eta Collado del Alguacil artean 186,8 kilometroko ibilbidea izan duena.
Evenepoel nagusitu da Quebecen, esprintean Ciccone garaituta
Belgikarrak italiarra menderatu du azken esprintean. Juan Ayusok, bere aldetik, eroriko gogorra izan du helmugatik gertu.
Eddie Dunbar gailendu da Peñas Blancas mendatean, eta Enric Masek erraz eutsi die aurkariei
Txirrindulari irlandarra bakarka helmugaratu da, Santiago Buitrago bukaerarako 500 metroren faltan gainditu eta gero. Primoz Roglic saiatu da Enric Mas atzean uzten, baina liderrak ondo eutsi die eraso saiakera guztiei, eta eskura dauka Vuelta.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.