UCI World Tour
Paul Seixas, euskal zaleen babesarekin “txundituta”
Itzuliko liderrak euskal zaleen babesa eskertu du. Bestalde, hirugarren etapa "egun lasaia" izan dela azpimarratu du.
Igor Arrieta: “Banekien Laurance faboritoa zela, bukaeran justu samar ailegatu naiz”
UAEko txirrindulari nafarrak oso gutxigatik ez du irabazi du 2026ko Itzuliko hirugarren etapa, Basaurin, baina INEOSeko Axel Laurance azkarrago ibili da bien arteko esprintean; esprint hori erabakigarria izan da, eguneko garailea zehazteko.
Axel Lauranceren eta Igor Arrietaren arteko esprinta, Basaurin
INEOS taldeko txirrindulari bretoiak UAEko ziklista nafarra menderatu du, lasterketako hirugarren egunean, eta esprinta erabakigarria izan da. Laurancek eta Arrietak izan dute jokoan etapako garaipena, baina atzetik zetozkien gizonak ere hurbil izan dituzte, eta amaieran emozio handia izan da.
Axel Laurance bretainiarrak Igor Arrieta nafarra gainditu du azken metroetan eta etapa irabazi du, Basaurin
Isaac del Toro mexikarrak lasterketa utzi behar izan du, helmugatik 81 kilometrora erorikoa izan baitu, eta Mikel Landa arabarra ez irteen izan, atzoko erorikoaren ondorioz. Paul Seixasek (Decathlon) lider jarraitzen du.
Joxean Fernandez “Matxin” Basaurin omendu dute, 2026ko Itzuliaren hirugarren etapa hasi aurretik
UAE taldearen kirol zuzendaria Bizkaiko herri horretakoa da, eta etapa diseinatzen parte hartu du; lasterketa hasi baino lehen, omenaldia egin diote.
Isaac del Torok Itzulia utzi du, hirugarren etapan erorikoa izan eta gero
UAEko txirrindulari mexikarra helmugarako 81 kilometro gelditzen zirela jausi da. Hasiera batean, saiatu da lasterketan jarraitzen, baina, handik gutxira, taldearen autora igo da, eta proba utzi du.
Ordekan, tropelean; igoeran, guztiz sakabanatuta: zergatik egiten dute hori txirrindulariek?
Xabier Usabiagak azaldu digunez, gakoa da batean eta bestean dauden erresistentzia motak. Bideo honen bidez, jakingo dugu zenbat watt landu behar dituzten txirrindulariek, ordekan eta igoeretan, kontuan izanik nola dabiltzan kokatuta.
Matxin, hirugarren etaparen diseinatzailea: “Euskal Herriko errepideak dira, estuak"
"Lasterketa amaituko den kalean jaio nintzen, Baskoniaren futbol-zelaia zegoen tokian dago, aldapa gogorra da, baina ez erabakigarria, txirrindulari garrantzitsu batek irabaziko du", azaldu du UAE taldearen kirol arduradun basauritarrak.
Markel Beloki: “Bagenekien etapa oso gogorra izango zela; nahiko pozik nago, nire erritmoa jarri dut igoeran”
EF Education taldeko euskal txirrindulari gaztea ondo aritu da Itzuliko bigarren etapan; hori bukatuta, EITBk elkarrizketatu egin du, eta nabarmendu du pozik dagoela izandako sentsazioekin.
Ion Izagirre: “Saiatuko gara sailkapenean ahalik eta ondoen ibiltzen”
Cofidis taldeko ormaiztegiarrak, halaber, nabarmendu du etapa garaipenen bat eskuratzea ere helburu bat dela, berak lortuta zein Alex Aranbururen bidez. Izagirre, Itzulian, zazpigarren postuan da, bi etapa jokatuta.
Mikel Landak erorikoa izan du Aralarko San Migeleko jaitsieran, baina helmugara iritsi da
Soudalen taldeburua 67. postuan helmugaratu da, irabazlea 13:11 minutura zuela. Orain, azterketa medikoen emaitzen zain dago, eta ikusteko dago asteazken honetan Basauriko etaparako ondo ibiliko den.
Paul Seixas gailendu da Mendukilloko kobazuloetan, Itzulian, eta 01:25eko abantaila lortu du Skjelmoseren, Roglicen eta Izagirreren taldearekiko
Isaac del Torok 01:43 galdu du, eta Juan Ayusok, 02:29. Hala, Decathlon taldeko frantziar ziklista gazteak sailkapen nagusian duen lehen postua sendotu du; Roglic 01:59ra dabil, eta Lipowitz 02:08ra.
Paul Seixas izar gazteak beste erakustaldi bat eman du, bigarren etapan garaipena lortu eta lidergoa sendotuta
Tropelak, Paul Seixas (Decathlon) liderraren taldeak gidatuta, sei txirrindularik osatutako eguneko ihesaldia kontrolpean izan du. Liderrak berak jo du erasoa Aralarko San Migel mendatean, eta ihes egindako txirrindulariak atzean utzi ditu, helmugatik 25 kilometrora.
Paul Seixas liderraren erasoa Aralarko San Migelerako igoeran, Itzulian
Decathlon taldeko frantziar txirrindulari gazteak helmugarako 26 kilometro gelditzen zirela egin du aurrera; mendatea amaitzeko sei kilometro baino gehiago falta ziren erasoa jo duenean.
INEOS taldeko Kevin Vauquelinen erorikoa, Itzuliko bigarren etapa amaitzeko 52 kilometro gelditzen zirela
INEOS Grenadiers taldeko txirrindulari frantziarrak bigarren postua lortu zuen lehenengo etapako erlojupekoan, eta, hortaz, sailkapen nagusian ere bigarren postuan kokatu zen. Beste ziklista batzuk ere jausi dira; Tudorreko Marco Brennerrek lasterketa utzi behar izan du.
Zer egin behar dugu bihurgune bat ondo hartzeko bizikletaren gainean?
Nafarroan barrena jokatuko duten etapan, Aralarretik Lekunberrirainoko jaitsiera erabakigarria izan liteke; izan ere, txirrindulariek erakutsi beharko dute bihurguneak hartzeko trebetasuna dutela. Hori dela eta, Xabier Usabiagak azaldu digu hori nola egin ahal duten.
Igor Arrietak Iruñea-Mendukillo etaparen ibilbidea aztertu du: “Gogorra da hasieratik"
San Migel "30 minutuko" mendatea dela azpimarratu du, eta azken bi kilometroak gogorrenak direla. Era berean, Medukilloko etapa amaiera "oso gogorra" dela nabarmendu du. "Jendea binaka edo banaka" helmugaratuko dela erantsi du.
Mikel Landa, Itzuliko erlojupekoaz: “Sentsazio onak izan ditut; beraz, pozik”
Soudal Quick-Step taldeko euskal txirrindulariak hamazortzigarren postua eskuratu du etapan, eta 55 segundo galdu ditu Paul Seixas irabazlearekiko.
Decomble kulota urratuta eta ubelduta iritsi da helmugara, Bilboko erlojupekoan erorikoa izan ondoren
Groupama taldeko txirrindulari frantziarra erori egin da, eta majo kostata helmugaratu da. Paul Seixas (Decathlon) frantziarrak irabazi du etapa, erlojupekoan erakustaldia emanda.
Paul Seixasek Itzuliko lehenengo etapako erlojupekoa irabazi du; Del Torok 51 segundo galdu ditu, eta Ayusok 1:16
Decathlon taldeko txirrindulari gaztea, horrenbestez, 2026ko Euskal Herriko Itzuliko lehen liderra da. Pello Bilbao eta Mikel Landa izan dira euskal ziklistarik onenak, hurrenez hurren 53 eta 55 segundo galduta.