Mikel Landak erorikoa izan du Aralarko San Migeleko jaitsieran, baina helmugara iritsi da
Soudalen taldeburua 67. postuan helmugaratu da, irabazlea 13:11 minutura zuela. Orain, azterketa medikoen emaitzen zain dago, eta ikusteko dago asteazken honetan Basauriko etaparako ondo ibiliko den.
Mikel Landa, lasterketako medikuarekin, erorikoaren ondoren. Irudia: EITB
Mikel Landa (Soudal) arabarrak erorikoa izan du Itzuliaren bigarren etapan, baina helmugara iritsi da, zauriak izan dituen arren.
Landa Aralarko San Migeleko jaitsieran erori da, helmugatik 9,5 kilometrora, eta minutu batzuk eman ditu errepide bazterrean, etzanda. Lasterketako medikuak artatu behar izan du.
Soudalen taldeburua 67. postuan helmugaratu da, irabazlea 13:11 minutura zuela. Orain, azterketa medikoen zain dago, eta ikusteko dago asteazken honetan Basaurin hasiko den etapan lehiatzeko moduan izango den ala ez.