Axel Laurance bretainiarrak Igor Arrieta nafarra gainditu du azken metroetan eta etapa irabazi du, Basaurin
Isaac del Toro mexikarrak lasterketa utzi behar izan du, helmugatik 81 kilometrora erorikoa izan baitu, eta Mikel Landa arabarra ez irteen izan, atzoko erorikoaren ondorioz. Paul Seixasek (Decathlon) lider jarraitzen du.
Axel Laurance, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Axel Laurance (Ineos Grenadiers) bretainiarrak irabazi du gaur Basaurin hasi eta bukatu den Basque Country Itzuliaren hirugarren etapa. Laurancek Igor Arrieta (UAE) nafarra gainditu du esprintean, azken metroetan. Paul Seixas (Decathlon) frantziarrak lider jarraitzen du, ia ezustekorik gabeko jardunaldi baten ondoren. Izar gazteak bizikleta aldatu behar izan du etapan zehar.
16 txirrindularik ihesaldia osatu dute, horien artean, Igor Arrieta nafarra eta Mikel Bizkarra eta Jonathan Lastra bizkaitarrak (Euskaltel-Euskadi). Jardunaldiko azken mendatearen jaitsieran, hirugarren mailako Sarasolan, Arrietak eta Laurancek gainerako iheskideak atzean uzti dituzte, Bikosganen, eta eguneko azken txanpan gora izandako zenbait erasoren ondoren.
Txirrindulari frantziarrek jarraian lortutako hirugarren garaipena da. Laurancek 03:38:32ko denbora egin du helmugan, batez beste 41,9 kilometro orduko abiaduran. Hirugarren postua Natnael Tefatsion (Movistar) eritrearrak egin du.
Tropela, Seixas liderrarekin, 01:02ra helmugaratu da. Sailkapen nagusian, bigarren Roglic da 01:59ra, eta, hirugarren, Florian Lipowitz 02:08ra. Juan Ayusok (Lidl-Trek), ordea, beste egun txarra izan du, eta denbora asko galdu du berriro; etapa irabazlea baino 13 minutu georago helmugaratu da.
Arrietak Basauriko helmugan Laurancek gainditu izana deitoratu du, estreinakoz garaitzea eragotzi baitio. "Pena izan da, argi zegoen Laurance faboritoa zela. Aldaparen hasieran ezustean harrapatzen saiatu naiz, baina ondo eutsi dit eta helmugatik gertu gainditu nau", azaldu du Uharte Arakilgo txirrindulariak.
Isaac del Toro (UAE) erretiratu egin da, helmugatik 81 kilometrora erorikoa izan ostean. Del Toro beste bost txirrindularirekin batera erori da, eta, lurretik altxatu ostean, Josean Fernandez Matxin taldeko zuzendariak errepidean bertan ikusi du, txirridnulari mexikarrak eskuineko saihetsa kaltetuta zuela.
Bestalde, Mikel Landa arabarrak (Soudal Quick Step) ez du hirugarren etapa honetako irteera hartu, atzo Aralarko San Migel jaitsieran, Mendukilloko helmugatik 9,5 kilometrora, izan zuen erorikoaren ondorioz.
Landak hausturarik ez duen arren, Murgiako txirrindulariari atzo egin zizkioten azterketak kontuan hartuta, taldeak jakinarazi du erretiratzea zela erabakirik onena.
Axel Laurance (Ineos), etapa garailea
Arrietak esprinta abiatu duenean karranpak izan ditut
Ineos taldeko txirrindulari bretoia pozik agertu da denboraldi honetako laugarren garaipenarekin. "Oso zaila izan da, ihesaldi luze batetik gentozen, esfortzu handiarekin. Azkenean Arrietak ez du lagundu nahi izan, eta zalantzak izan ditut. Abiatu denean karranpak izan ditut, baina Igor behera etorri da, helmugatik 100 metrora itxaron dut, gainditzeko", azaldu du Laurancek helmugan.
24 urteko Calaneko txirrindulariak bi garaipen lortu ditu Coppi eta Bartali Astean eta beste bat Proventzako Tourrean. "Iaz, martxotik irailera, World Tourreko lasterketak bakarrik egin nituen, eta horietan irabaztea zaila da. Aurten estrategia aldatu dugu eta ondo datozkidan lasterketak korritzen ari naiz. Ondo aukeratu dugula ikus daiteke. Itzuliko garaipen hau oso garrantzitsua da. Oso pozik nago", erantsi du.
Ostegun honetan, laugarren etapak 167,2 kilometroko ibilbidea izango du, eta Galdakaon hasi eta bukatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.